Soriako espetxean da jada Lorentxo Aiestaran
Martxoaren bukaeran iragarri zuen Espainiako Barne Ministerioak presondegi aldaketa. Zueran tarteko egonaldia egin behar izan du.
Martxoaren bukaeran Espainiako Barne Ministerioak iragarri zuen Lorentxo Aiestaran Fanekas Lezoko euskal presoa Alacanteko presondegitik Soriakora mugituko zutela. Zaragozako Zuerako espetxean tarteko egonaldia egin ondoren, jada Soriako espetxean dagoela jakin du HITZAk. Beraz, sorterritik 250 kilometro pasatxora dago presoa.
Gaur hilabeteko azken ostirala izanik, presoen aldeko kartelada berezia egingo dute Lezon. 20:00etan bilduko dira Saldise plazan.
