Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Handia da Luis Otaño

Luis Otaño txirrindulari profesional izandakoaren ibilbideari gorazarre egiteko aitortza ekitaldia egin dute gaur. Herriko kiroldegian, haren ibilbideaz goza daiteke.

Otaño, Genoveva Torrecilla emaztearekin.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2021/04/30

Erreka baserrian jaio zen Luis Otaño, 1934an. “Donostia eta Irun artean dagoen herri batean bizi naiz”, esaten zien mapan Errenteria kokatzeko zailtasunak zituztenei, horiek denak Italiakoak, Frantziakoak, Suitzakoak… Izan ere, herriaren izena mundu osotik barreiatu zuen Otañok. Txirrindulari profesional izan zen, handia. Gaur omenaldia egin diote Galtzarabordako kiroldegian. Txirrindularitzan, gizonen profesionaletan garaipenak lortu dituen errenteriar bakarra izan da, 24 orotara; horietatik bat Frantziako Tourrean, eta beste bi Espainiako Itzulian. Bigarren postuak, 25; hirugarrenak 23. Ondo sufritu eta landutakoak denak. Gipuzkoan gutxi, oso gutxi dira Otañoren palmaresa dutenak.

Luis Otañoren palmaresa.

Omenaldia une bat izan da. Arrasto iraunkorra utzi du, ordea, Galtzarabordako kiroldegian. Bertako sarreran Otañoren ibilbidea laburtzen duen argazki erakusketa jarri dute, eta ondoan, haren irudi erraldoia bi QR koderekin: batean sartuz gero, haren palmares osoa ikus daiteke; bestean, Frantziako Tourreko etapa irabazi zueneko ikus-entzunezkoa (1966ko edizioan, Privas  eta Bourg d’Oisans artekoa). 1957an hasi zuen profesional ibilbidea errenteriarrak.

Ekitaldi xumea izan da gaurkoa. Otañok emaztea izan du ondoan, Genoveva Torrecilla. Aitortza ekitaldia Errenteriako Udalak nahiz Laguntasuna Txirrindulari Elkarteak eta Kromosoma artisautza tailerrak elkarlanean antolatu dute. Maite Gartzia Kiroletako zinegotziak azaldu du omenaldia lehenago egitekoak zirela, baina pandemiak den-dena atzeratu duela. Gaur izan da unea. Aipatu du omenaldiaren alde lan asko egin dutela Laguntasunak eta Kromosomak. “Eta izugarria da egin duzuna, Luis. Eskertzekoa. Txapeldun batena ez, txapeldun handi batena da zure palmaresa. Oso harro gaude. Nahiago genuke gorazarre ekitaldia handiagoa izatea, baina egoerak ez du hori baimentzen”, zehaztu du Gartziak.

Laguntasunaren izenean Nico Santesteban eta Alberto Monroy izan dira aitortza ekitaldian (azken hori aldi berean Kromosomako kide da). Monroyk aipatu du gaurko detailea egitearen sorburua bizikleta gaineko entrenamendu bat izan zela. “Eta helburua da belaunaldi berriei helaraztea zer nolako lana egindakoa den Otaño. Merezi du hark egindako lana belaunaldi berrietara iristea, txirrindularitza orain baino askoz ere gogorragoa zen garai baten testigantza ematea”.

Hainbat oroigarri eman dizkiote Otañori nahiz Torrecilla emazteari. Eta txirrindulari izandakoak ez du aukera galdu pasadizoren bat kontatzeko, adibidez, entrenatzeko Frantziatik Italiaraino joan zenekoa, bi egunean: “Garai hartan hori normala zen. Beste batean hemendik Andaluziara joan nintzen bizikletan, hango lasterketa batera. Zaku batean aldatzeko elastikoa, aldagarria eta ezer gutxi gehiago eraman nituen. Pijamarik ez. Hotelera iristean arropa maindire artean sartu nuen, lehor zedin”. Beste garai batzuk ziren, baina Galtzarabordan jarritako euskarrien bitartez, aro hura gaur da.

Alberto Monroy, Luis Otaño, eta Maite Gartzia gaurko agerraldian.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.