GOT, Steilas eta ESKren Maiatzaren Leheneko martxa, bertan behera
Auzitegiek erabaki dute Jaurlaritzak ezarritako herrien itxiera perimetrala errespetatu egin behar dela Maiatzaren Leheneko mobilizazioetan.
Maiatzaren Lehenean ESK eta Steilas sindikatuek, nahiz Grupo Oarso Taldeak (GOT) Errenteria-Oreretatik Donostiara egitekoa zuten martxa bertan behera gelditu dela jakinarazi dute. Auzitegiek erabaki dute Eusko Jaurlaritzak ezarritako herrien itxiera perimetrala errespetatu egin behar dela Maiatzaren Lehenean udalerrietatik gaindi dauden mobilizazioetan, beraz, eragile horiek aurretik hitzartutako formatuan egiteari uko egin diote.
Eragile horiek jakinarazi dute martxaren alternatiba izango denaren gaineko lanketa egiten ari direla, eta zer egingo duten jakinaraziko dutela.
