Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Iraunkortasun faktorea borrokatzera deitu du Duintasunak

Jubilatu eta pentsiodunak gogor datoz, bide luzea dute atzetik egina euren eskubideen eta zahartzaro duin baten aldeko borrokan, eta horretan jarraitzeko borondate irmoa erakutsi dute gaur berriro, "borrokan jarraituko dugu 2011ko eta 2013ko pentsioen erreformak indargabetzeko, besteak beste, iraunkortasun faktorearen erreforma".

Duintasuna elkartearen maiatzeko protestaren irudi bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/05/03

Zenbat eta denbora gehiago bizi, orduan eta baxuagoa izango da pentsioaren zenbatekoa. Hori da iraunkortasun faktoreak ezarri nahi duena. Bizitzea, edo urteak betetzea zigortuko du zehazki. Erreformak proposatzen duen elementurik suntsitzaileenetako bat da Duintasunaren hitzetan iraunkortasun faktorea, “pentsioen sistema publikoa defendatu beharrean, pixkanaka, pentsio pobreen sistema publikoa bilakatu”.

Iraunkortasun faktorea doikuntza automatikoko sistema bat da. 2019rako zegoen aurreikusita, baina mobilizazioen bidez atzeratzea lortu zuten 2023ra arte. Bizi itxaropenak gora egiten duen heinean, hasierako pentsioa murrizten du, “bere funtzioa, erretiroaren osteko batez besteko  bizi itxaropenaren igoera pentsiodunei ordainaraztea da”. 67 urterekin, batez besteko biztza itxaropenarekin kalkulatzen da pentsioa, bost urteko aldietan. Espainiako Estatistika Institutuak bizi itxaropenaren gainean egindako aurreikuspenen arabera 2049an, hau da 18 urte barru, %9 eta %18aren artean murriztuko lirateke pentsioak.

Neurria, “ikaragarri bidegabea” dela salatu du Duintasunak gaur, hileko lehen astelehenero egiten dituen elkarretaratzea eta manifestazioen testuinguruan. “Pentsioak jaistea da helburua, elite ekonomiko eta politikoek baliabideak handitzeko dituzten planen esparruan, betiko zekenkeria itsuarekin jarraitzen baitute, eta horrela, ongizate soziala murriztu”. Era berean, oraindik erretiroa urrun ikusten dutenei eta aurrezteko nalabaiteko gaitasuna dutenei, pentsio funts probatuetara jotzeko pizgarriak eman nahi dizkietela salatu du jubilatu eta pentsiodunen elkarteak.

Iraunkortasun faktorea ezartzea, pentsioen sistema publikoa ahultzearen sinonimoa dela gaineratu du elkarteak, “etorkizuneko pentsiodunak pobretu eta pentsio pribatuak bultzatzen ditu”. Pentsioen erreforma horrekin biztanleriaren gehiengoak galduko du Duintasunaren hitzetan, “erretirora iristean pentsio publikoarekin nahikoa euskarri ekonomiko izatea baita kontua”.

Jubilatu eta pentsiodunak gogor datoz, bide luzea dute atzetik egina euren eskubideen eta zahartzaro duin baten aldeko borrokan, eta horretan jarraitzeko borondate irmoa erakutsi dute gaur berriro, “borrokan jarraituko dugu 2011ko eta 2013ko pentsioen erreformak indargabetzeko, besteak beste, iraunkortasun faktorearen erreforma”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.