Lapurreta abisu faltsua, Euskadi Etorbideko Kutxabank bulegoan
Trintxerpeko sukurtsalean alarmak salto egin izanagatik bertaratu zen Udaltzaingoa eta Ertzaintza. Trafikoa etenda egon zen atzo arratsaldean tarte batez.
Trintxerpeko Euskadi Etorbideko Kutxabanken bulegoan alarmak jo zuen atzo arratsaldean. Lapurreta susmoagatik, Udaltzaingoak trafikoa eten eta inguruko espaloia sokaz inguratu zuten arratsaldeko 18:00ak aldera.
Ertzaintzaren BEP Bizkor Patruilak sukurtsalera bertaratu ziren eta alarma faltsua izan zela egiaztatuta, normaltasuna berrezarri zen 18:40ak inguruan. Pasaiako Udaltzaingoak barkamenak eskatu dizkie bizilagunei eragindako eragozpenengatik.