Enara proiektua aurkeztuko dute gaur Gezalan
Proiektuaren helburua da Lezon dauden hegazti intsektujaleari buruz herritarrak sentsibilizatzea. 19:00etan da aurkezpena.
Enara egitasmoa aurkeztuko dute gaur arratsaldean (19:00) Gezala Auditoriumean. Proiektuaren helburua da Lezon dauden hegazti intsektujaleari buruz herritarrak sentsibilizatzea. Izan ere, urtero Lezora habia egitera eta ugaltzera hiru hegazti espezie etortzen dira, eta horiei buruzko informazioa eman eta zer egiten duten zabaldu nahi dute Sorbeltz arrunta, enara arrunta eta enara azpizuria dira hiru espezie horiek. Aurkezpenera joateko gonbidapena behar da.
Lezoko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak garatuko dute proiektua. Jakitun baitira hegazti intsektujale horiek plagen kontrako lan biologikoa egiten dutela, baina datu zientifikoek diote nabarmen murrizten ari direla hegazti horien populazioak. Maite Laso Aranzadiko ornitologiak datuak eman ditu: “Enara arrunt batek 800 intsektu kontsumitzen ditu egunean, enara azpizuriak 530, eta sorbeltzak 55 kilogramo urtean. Izurri biologikoen kontrol zoragarri hori beharrezkoa da elikadura katean, baita gure osasunean ere”.
Egitasmoaren bidez lezoarrei jakinarazi nahi diete, hegazti horien habiak suntsitzea haien bukaera izan daitekeela. Apirilean iristen dira Afrikatik Lezora, uztaila aldean joateko.
Gaurko agerraldian, aldi berean, Lezon maiatza, ekaina eta uztailean martxan jarriko den herritarren zientzia kanpaina aurkeztuko dute Horen barruan, herritarrei laguntza eskatu diete udalerrian dauden habien errolda eta zenbaketa egiteko.