Eskola eremuan orientazio mapa bat izango dute ikastetxeek
Gipuzkoako Mendi Federazioak ikastetxeetan orientazio jarduerak antolatzeko orientazio mapa editagarria eta maketatua eskainiko die.
Gipuzkoako Mendi Federazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Gipuzkoako ikastetxeei eskola eremuan orientazio mapa bat izateko eskaintza egin die.
Helburua da orientazio jarduerak antolatzea ikastetxeko ordutegian, eta eskola kirolean antolatzeko tresna eskaintzea. Ikastetxeek Gipuzkoako Mendi Federazioari egingo diote eskaera eta, hasiera batean, orientazio mapa editagarria eta maketatua jasoko dute.