Zoru berria izango du Gernika plazako haur jolasen eremuak
Eguraldi txarra egiten ez badu, bi astean amaituko dituzte berritze lanak.
Gernika Plazako haur jolasen eremuko goma aldatzeko lanak hasi dituzte gaur bertan. Garra enpresari esleitu diote proiektua 24.393,60 euroan, eta bi astean lanak amaituta izatea aurreikusi dute. Halere, epe hori luzatu daiteke, eguraldi txarra egiten badu, izan ere, eguraldi txarrarekin ezin baitira egin hainbat lan.