Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena
Izaskun Suberbiola. MATER Museo Ekoaktiboko Zuzendaria.

[Elkarrizketa] «Itsasoa maitatzeko eta babesteko esperientziak sortzen ditugu»

‘Prestige’ ontziaren marea beltzak norabide berri bat eman zion ‘Mater’-i; «esperientzia transformatzaileen bitartez gizartea eraldatzea». Suberbiolak saria jaso du bi hamarkadako lanagatik.

Ia bi hamarkada daramatza Suberbiolak ‘Mater’ ontziaren norabidea planeta osasuntsuago baterantz gidatzen.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/05/07

31 urte bete zituen Mater-ek joan den astean; 12 arrantzan, eta gerokoak ingurumena zaintzen. Nola bihurtzen dan atunontzi bat museo?
Mater-en historia bisitetan azaltzen dugunean, hala hasten gara: ‘Bazen behin ontzi urdin eta zuri bat Getariako portuan arrantzan zebilena; udaberrian antxoak, udaran hegaluzeak… era jasangarrian arrantzatuz gure Kantauriko arrain ezberdinak, sasoian sasoikoak…’.

Behin uretara atera ziren arrantzale hauek eta hainbeste maite zuten itsasoa beltz aurkitu zuten, Prestige-ren hondoratzeagatik, eta orduan argi ikusi zuten itsasoa zaintzeko eskuak zikindu beharko zituztela, eta baita ontzia bera ere.

Hor hasi ziren txapapotearekin lanean, marea beltza gure kostaldera 2003an sartu zen, eta hor egon ziren gure arrantzaleak, Mater-ekin, udaberrira arte.

Lan hori bukatu zutenean, egon zen Eusko Jaurlaritzaren politika bat non ontzien berritzeak sustatzen ziren, eta armadoreek probestu zuten laguntza hau itsasontzi berri bat egiteko. Horretarako zuten baldintza zen zaharra deuseztatu egin behar zela, edo behintzat bere arrantza egunak bukatutzat eman.

Horretan ari zirela Mater-eko arrantzaleak, Etxegoien familiakoak, gu Itsas Gela elkarteko sorreran ginen, Pasaiako itsasoaren maitale kuadrilla batek sortu zuen ideia, nolabait beraien San Juango herria, betidanik itsasotik bizi izan zena, berriro itsasora begira jartzeko, esperientziak izateko jendeak itsasoarekin, era jasangarri batean.

Pentsatu zen hoberena litzatekeela tresna bat izatea, itsasontzi bat, esperientzia horiek ahalbidetuko zituena. Hor ni atxikitu nintzen, ikasketak bukatu nituen 2002an. Itsas Zientziak ikasi nituen, eta elkarteari atxiki nintzaion.

Hainbat itsasontziren azterketan ari ginela sortu zen Mater hartzeko aukera, eta orduz geroztik hasi ginen gure ametsa zen ontzia tresna bihurtzen.

«Ezagutzen ez duzuna ez duzu maitatzen, eta maitatzen ez duzuna ez duzu inoiz babestuko»

Zer izan zen zailena?
Hasierako lan hura; garai hartan estatu mailan ez zegoen halakorik. Guk nahi genuen itsasontzi bat, baina itsasontzi izaten jarraituko zuena. Itsasoratzeko, alegia, ez zen museo bat geldirik egoteko baizik eta esperientziak sortzeko, itsasoa ezagutu, maitatu eta kontserbatu ahal izateko.

Orduan hasi zen pixka bat borroka, burokrazia beraren prozesuan. Nola amets hori egi bihurtu elkarte txiki batetik, gure ilusioa eta ametsa bakarrik izanda indartzat.

Lehenengo bi urteak matrikula lortzeko bakarrik igaro ziren. Izan ere, ez Madrilen ezta Pasaiako Kapitaintzen artean ez zen argi ikusten zer-nolako itsasontzi mota bihurtu zitekeen Mater, ez zegoelako itsasoko legeen artean, Espainian behintzat, halako izaera bat islatzen zuen tipologiarik.

Azkenean Mater lehenengo zerrendan sartu zuten, ‘Merkantzia ontziak, alturetako atoiontziak eta besteak’ taldean. ‘Besteak’ horretan aurkitu genuen tartetxo bat [barreak].

Zergatik lotu zenituzten amarrak San Pedron?
Elkartea bera pasaitarra da, sanjuandarra, eta hasiera batean urte pare batez Donibanen egon ginen, baina guk argi genuen jendeari irekita egon behar genuela, jendeak etorri behar zuela gurera, eta Donibanen ez dago aukera hori.

Orduan, San Pedrora joan ginen. Pasaian egongo ginela argi genuen, baina gauden tokian, azkenean, San Juanen ondoan gaude, Jaizkibel eta Uliara itsatsita, badia osoari itxura emanez, arraun elkartea, lonja, motora… Oso estrategikoa da, eta hortik ere hainbat ibilbide irekitzen ditugu, gure Alabortzara adibidez. Orain farora ez, tamalez, baina ea noiz irekitzen duten bidea, Jainkoarren!

Aipatu behar dut pasaitarrentzat gure bisita merkeagoa dela, tarifa murriztua dute; hori lehengo urtean jarri genuen martxan, herrikoek hau ezagutu eta baliatu dezaten.

«Kontsumo eta produkzio erak gure etxe den hau suntsitzen ari dira, eta ez dugu besterik»

Itsasoaren maitale zaretelako hasi zinen lan honetan.
Itsas maitaleak gara, gehienbat, badakigulako itsasoa oso-oso garrantzitsua dela izaki bizidun guztiontzat. Zorte handia dugu eta prestatuta gaude, adituak gara; ni ozeanografoa naiz, prozesu honetan patroi ere egin nintzen Mater bera eraman ahal izateko, ingurumen hezitzailea ere banaiz, eta ikerlaria.

Konturatu gara jendeak ez dakiela itsasoa zein garrantzitsua den, eta horregatik bisitak jokoekin hasten ditugu, jendeak hori deskubritu dezan. Gure itsasoak arnasten dugun oxigenoaren ia %80a ematen digu, itsasoak dira benetan gure birika berdeak.

Hortik hasita erakutsi nahi dugu nola gure kontsumo sistema hau itsasoa gaixotzen ari den. Hausnarketa eta erakusketa egiten dugu, eta bukatzen dugu ahalduntzen, gonbita egiten norabide aldaketa horretan sartzeko, pauso praktikoak erakutsiz eta animatuz.

Azken batean denok gaude itsasontzi berean gure planetaren norabidea aldatzeko, gure seme-alabei beste horizonte bat emateko. Izan ere, horrela jarraituz gero, oraintxe bertan dugun etorkizuna oso beltza delako, eta ez gara kontziente, baina izan behar dugu.

Datuak mahai gainean daude, eta nolabait Mater-ek ardura hori hartu du: begiak ireki eta zerbait egin dezakegun horretan, behintzat saiatzea eta guztioi ematea aukera.

Hori guztia museo bezala egiten duzuena da. Baina badituzue beste lan ildo batzuk ere.
Bai, hori museo bezala. 2012 inguruan hasi ginen ikusten Pasaiatik harago joan behar genuela, ontzi garen horretan, euskal kostalde osoan aldarrikatu behar genituela gure esperientzia eta balioak.

Hor hasi zen gaur egun Mater ekoaktiboa deitzen diogun atala, non hainbat kanpaina eta proiektu lantzen ditugun, gehienbat ikerketa eta dibulgazioan. Gure tresnarik garrantzitsuena jendea eraldatzeko ingurumen hezkuntza da.

Esperientzia transformatzaileekin eraldatzea da xedea, pertsonak protagonista izanik gure inguruarekiko zaintza sustatzea. Gure itsasoa ezagutzeko, maitatzeko eta babesteko esperientziak sortzen ditugu Mater-en; ezagutzen ez duzuna ez duzulako maitatzen, eta maitatzen ez duzuna ez duzulako babestuko inoiz.

Zeintzuk dira etorkizuneko erronkak?
Ingurumen hezkuntzan oso-oso arduratsu sentitzen gara, eta ikusten dugu denbora tarte oso txikia dugula eraldaketa hori gizartean sorrarazteko. Ezen, tamalez, sistema honek ezarritako kontsumo eta produkzio erak gure natura eta etxea den hau suntsitzen ari baitira, eta noski, ez dugu beste etxerik.

Kezka hori buruan eta bihotzean izanda, ikusi dugu beharra gure lana biderkatzeko, hau ez baita aski planetak behar duen aldaketa sorrarazteko. Horregatik, orain dela bizpahiru urte itsas hondakinen gaia hartuz hasi ginen gizarteko sektore ezberdinekin lanean eraldatzaile izateko, gizatalde ezberdinak ahalduntzeko gai izan zitezen beraien komunitate eta inguruneak aldatzeko.

Kanpainak egiten konturatu ginen jende asko etortzen zela gure jardueretara jadanik sentsibilizatuta zegoelako gaiekin, eta orduan erronka izan zen sentsibleak ziren pertsona hauek aprobetxatzea beste heldu batzuk ere eraldatzeko, eta horretan hasi ginen.

«Uste dut emakumeok hartuko bagenu testigua, benetan planetaren norabidea alda genezakeela»

Hor sortu ziren gaur egungo Ekopatruilak direnak, ingurumenarekiko sentsibleago diren horiek euren komunitateetan eraldaketa ahalbidetzeko sistema bat sortuz. Hala, hainbat lekutan ekintzailetza taldeak sortu dira. Zein helbururekin? Ingurumen hezkuntza jarduera finkoak eskaintzea beraien komunitateari, zeinak ahalbidetuko duten eraldaketa hau era iraunkor batean.

Erronka eta helburu nagusia da tokian tokiko eragile horiek bultzatzea eraldaketa susta dezaten, eta gure eskarmentutik haiek laguntzeko aukera izango dugu.

2021eko Emakumeen Lurra saria eman dizute Martxoaren 8aren magalpean.
Nik probestu nuen saria bozgorailu moduan, emakumeen presentzia aitortzeko. Niretzako, pertsonalki, emakumeok, ama garen horretan, badugu bai natura eta bai gizakiekiko harreman berezi bat, eta nik itxaropena daukat sentimendu horretan.

Uste dut emakumeok hartuko bagenu testigua, benetan planetaren norabidea alda genezakeela, maitasuna, besteekiko ardura hori naturalki datorkigun honetan.

Ezin dugu utzi orain arteko funtzionamendua dagoen horretan, ikusten baitugu nora garamatzan: porrotera. Oso garrantzitsua da ekintzetara pasatzea, baina ezin dugu begiratu epe laburrera, baizik eta pentsatu gure seme-alabei aiton-amona direnean zer-nolako pastela utziko diegun gaur egun egiten diren ekintza txikiekin.

Goazen, bada, orain, ekintza txiki horietan fokua jartzera eta eraldatzera; hor dago gakoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.