Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Biribilguneetan bueltaka

Urtzi Urkizu Adrian
Lezo
2021/05/07

Aritz Galarraga literatura irakasleak (Hondarribia, 1980) zera du gogoan: «Gogoan dut guztiaz barre egin daitekeela, egin behar dela, hasteko norbere buruaz» (Gogoan dut, Pamiela, 2021). Bai, motel, norbere buruaz, hasteko, prefosta.

Kontatu behar dizuet zerbait nire ego puztua puzteko balio izan didana (beno, pasatu gabe, txo). Azkeneko hamar urteetan Twitterren 41.000 txio idatzi ostean (bertxioak barne; bale hori tranpa da, baina egoa puzteaz ari nintzenez), zerbaitetarako balio izan du bitan errepikatutako mezu batek. Sare sozial horretan jarri nuen posta elektronikora Irungo Udalaren oharrak gaztelania hutsean iristen zaizkigula, eta halakoak dezente izaten direla egunean, egunero. Irungo Aitzondo euskara taldeak txio batean hala aipatu zidan: «Irungo Udaleko euskara zinegotzia jakinaren gainean dago eta esku hartu omen du, zure txioak bultzatuta». Ba jarri naiz begira, eta aizue, oharrak bi hizkuntzatan. Euskaraz ere bai. Gurea da garaipena!

Gero, pentsatzen jarri naiz, 41.000 txio edo bertxio botatzen pasatu dudan denbora horretan, beste zerbait probetxuzkoagoa egin nezakeela ba. Ikusi bestela zer nolako lasaitasun aurpegia duen Joseba Sarrionandiak. Twitter, Facebook eta Instagram gabe, noski. Aitortu beharko da Sarrik Anboto aldizkariari eskaini dion elkarrizketan, esaldi hau dela onena: «Harrituta nago hainbeste errotondagaz… Oso diferentea da dena». Oarso aldera eta Bidasoa aldera etorriko balitz, biribilguneekin egingo luke enpo (zer bertso txapelketatan ikasiko ote nuen enpo hitzaren esanahia…). Biribilguneek ematen dute, bai, askorako: Bidegurutzean saioa zuzentzen du ETBrentzat Galder Izagirrek (Irun, 1974; zer bateria ona den tipoa). Eta bertan Niko Etxart rockanrolliak aipatu zuen biribilguneetan hiru edo lau buelta ematen dituela autoan, nora joan behar duen jakiteko. Horrek, azkeneko hilabeteetan beste kontu batzuekin bizitzen ari garena islatzeko ez ote duen balio…

Etxartek iazko uztailean Ainize Madariagarekin izandako elkarrizketa batean, bertze alde batetik, Ahuzkiko iturburuaz (Zuberoa) hitz egiten zuen, hangoa dela munduko urik ederrena. «Bortuan Ahuzki, hur onak osoki…», dio kantak.

Ur ederrena zein den ez baitakit nik. Baina Urederrena etxea Lezon badela jakin dut. «1568. urtea Joanes de hureder…». Lander Zurutuza liburuzain, marrazkilari eta argazkilariaren Lezoko toponimia liburu dotorean egin dut etxe horrekin topo. Ez zuen egile prestuak Lezoko alkatearekin zein udal gobernuko EAJko zinegotziekin topo egin liburuaren aurkezpenean, 2019ko urriaren 26an. Izango zuten zer hobea egiteko biribilguneren batean, baina Lezoko toponimiaren berri izateko aukera galdu zuten orduko hartan. Galdu zuten aukera deskubritzeko Fernantxo Intxaurrandieta jaio zen etxea, adibidez, 1664koa zela: Maisukristobalenea. Cristobal de Zumarrista maisuarena, alegia.

Baina, tira, galtzen ditut nik ere makina bat kontu eta aukera, biribilguneetan sartu gabe. Zentzua ere ez ote nuen galduko gehiegizko edanaren eraginez Errenteria-Oreretako Madalen jaietan, behin edo bitan. Gazteagoa nintzeneko parranda haietan, parez pare papelera ikusten genuen, Papresa. Presa gutxi izaten genuen guk etxera joateko. Gaur, poz handiz jakin dut, papeleratik metro gutxitara, Lekuona fabrikak ateak zabalduko dituela. Biblioteka, arte bizietarako gune bat eta Herritar Plaza. Probetxuzko kultur eremuak izan daitezela horiek, etsipenaren biribilguneetatik ateratzeko. Edo, esate baterako, Galarragaren Gogoan dut liburu kitzikagarriaren modukoekin topo egiteko. Edo Ahuzkiko urarekin amesteko. Umore eta osasun onez, ahal dela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.