Itaiaren formazio zikloko azken saioa, igandean Lezon
Maiatzaren 1eko aldarriei segida eman asmo dute, "Itaiaren tesi politikoaren oinarrietako bat den antolakuntzaren gaia barnebiltzen duelako".
Argazkia: Oarsoaldeko Itaia. Itaiak bukatutzat emango du igandean abian izan duen formazio eta eztabaida zikloa. Lezon egingo dute azken saioa (non eta zein orduan den jakiteko Itaiarekin egin harremana), Antolakuntzaren beharraz izenburupean. Maiatzaren 1eko aldarriei segida eman asmo dute, “Itaiaren tesi politikoaren oinarrietako bat den antolakuntzaren gaia barnebiltzen duelako. Emakume langileon askapen erreal baterako gakoa dugu gizarte antolakuntza”.
Itaiaren arabera, antolakuntza komunistaren barruan emakumeen interesen defentsan jardutearen “garrantzia eta beharrezkotasuna” jarri nahi dute hizketagaien artean, “gure ustez, emakume langileokin soilik izango da posible iraultza sozialista. Politika egitea dagokigu, eta despolitizazioa gainditzea”.
Igandeko saiorako abiapuntutzat erabiliko dituzten testuak sarean daudela oroitarazi du Itaiak. Horiek eskuratzeko, edo saioaren nondik-norakoen berri izateko haiekin harremana egin behar da:
