Pezetak Malawiko LGTBIQ+ komunitatearen sustengu bihurtu nahi dituzte
Pezetak jaso eta euro bihurtu nahi ditu Antxoko Topaguneak, Malawiko LGTBIQ+ komunitatea sustengatzeko finantziazioa lortzeko.
Ekainean bukatzen da pezetak eurotara aldatzeko epea eta Antxoko Topaguneak aukera probestu nahi izan du armairuan zokoratuta dauden txanponak euro bilakatu eta Afrikara helarazteko, honako proposamen honekin:
“Zuen pezetak jaso eta euro bihurtuko ditugu. Malawin lanean ari da Alaitz Saizar antxotarra, eta LGTBIQ+ komunitatea sustengatzeko partaide den proiektua lagunduko dugu. Ez baduzu pezetarik, lasai! Eurotan egin dezakezu ekarpena!”.
Saizarren historia eta GKE-a sortzeko planari buruz gehiago irakur daiteke elkarrizketa honetan.