100dik gora katuarrain kume hilda aurkitu dituzte badiaren hondoan
Donostiako Urpekaritza taldekoek aurkitu dituzte arrainak, hilda. Salatu dutenez, tamainagatik ezin dira saldu eta uretara botatzen dituzte.
Urpekariek ateratako argazkia [facebook.com/buceodonosti]. Donostia Urpekaritza taldekoek eta Eguzki erakunde ekologistak salatu dutenez, Pasaiako badiaren hondoan ehundik gora katuarrain kume aurkitu dituzte, hilda. Badiaren bokalearen inguruan aurkitu dituzte.
“Tamainagatik, ezin dituzte saldu, eta itsasora botatzen dituzte”, salatu dute.

Urpekariek zabaldutako beste argazki bat.
