Asteburuan hasiko dira pilotariak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan
Eskisabel, Yorel, Abel eta Rubenek osatutako taldea sasoian dago, lortutako emaitzek agerian utzi duten moduan, eta gorenera heltzea du taldeak helburu lehiaketan.
Errenteriako taldeak asteburuan hasiko dira Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Larruzko Paletan eta Pala Motzean zuzenean sartu dira zozketa bidez finalerdietan eta Olaberrian jokatuko dute joaneko partida larunbatean 11:00etan
Eskisabel, Yorel, Abel eta Rubenek osatutako taldea sasoian dago, lortutako emaitzek agerian utzi duten moduan, eta gorenera heltzea du taldeak helburu lehiaketan.
Gomazko Paletan Errenteriak final zortzirenak jokatuko ditu Azkoitiaren aurka. Joaneko partida Fanderian izango da larunbat arratsaldean. Azkoitia da egungo txapelduna, hasteko, beraz, maila handiko aurkaria izango dute errenteriakoek.
Trinketeko finalerdiak
Trinketean, EPLEko pilotarien arteko derbia asteburuan lehen mailan. EPLE2 eta EPLE1 taldeek jokatuko dute finalerdia. Taberna eta Aranburu k, Azpiroz eta Chiapusoren aurka.
Euskal Ligan Urmeneta eta Arangurenen garaipena 22-6. Larruzko paletan Eiheramendik eta Yorelek 35-24 irabazi dute. Pala motzean Estefano eta Rubenek galdu egin dute 32-40.