Bi lagun atxilotu dituzte ostalaritza establezimendu batean lapurtzea egotzita
Atxilotuta, epaileen aurrera eraman dituzte 27 eta 38 urteko bi gizonak.
Bi gizon atxilotu zituen Ertzaintzak atzo goizaldean ostalaritza establezimendu batean indarra erabilita lapurreta egitea egotzita. Deia jaso zuen Ertzaintzak, ostalaritza establezimendu batean ustez lapurreta egiten ari zirela jakinaraziz. Bertaratuta, establezimenduaren leiho bat zabalik topatu zuten, eta barruan mugimendua zegoela ohartu ziren. Establezimendura sartuta, betiere Segurtasun Sailaren arabera, bete-betean harrapatu zituzten 27 eta 38 urteko bi gizon ustez lapurreta egiten.
Kutxa erregistratzailea zabalik, txanponak lurrean, eta establezimendukoak ez ziren oihalezko eskularruiak eta bihurkina topatu zituzten agenteek.
Bi gizonak atxilotu egin zituzten, indarra erabilita lapurreta egitea egotzita eta Ertzain Etxean diligentziak eginda Donostiako Zaintza Epaitegira eraman zituzten.
