[Galeria] Garbitasuna galdegiteko kartelak ipini dituzte La Anunciatako ikasleek
Udalak abiarazitako 'Eskubidean' planaren barne, ingurugiroaren zaintzaz kontzientzia pizteko oroigarriak jarri dituzte Antxon LH4ko gazteek.
La Anunciata ikastetxeko LH4ko ikasleek ingurugiroaren zaintzaz eta garbitasunaz kontzientzia sustatzeko kartelak jarri zituzten aste hasieran Antxoko barrutian.
Pasaiako Udalak abiarazitako Eskubidean planaren baitan abiarazitako ekintza izan da hura, izan ere, iniziatiba horrek herrian haurren eta nerabeen partaidetza bultzatzea bilatzen baitu. Hala egin dute, oraingo honetan, La Anunciatan: “Ikasleek herriari buruzko duten iritzia entzun ondoren, Pasaia denon artean txukunago zaintzeko guk diseinatutako kartelak herrian zehar zabaldu ditugu”.
(Albiste honetako irudiak La Anunciata ikastetxearenak dira).