Errigoraren produktuen saskiak badu sariduna
Parte hartzaile guztien artean egindako zozketan Dorleta Erauskin sanpedrotarrari egokitu zaio Errigorako produktuen kaxa.
Amaitu da OARSO BIDASOKO HITZAk antolatutako Errigorako saski ekologikoaren zozketa. Miren Dorleta Erauskin izan da sariduna eta produktuen kaxa jaso du.
Hedabideak eskerrak eman nahi dizkie sustapen dinamika honetan parte hartu duten guztiei. Aurrera begira horrelako dinamika gehiago egingo dira, beraz, egon adi gure webguneei eta sare sozialei.