June Sanchez Tolaretxipi beka martxan, hirugarrenez
Haur onkologiaren gaineko ikerketa proiektu bat bultzatuko du Juneren Hegoak elkarteak 3.000 eurorekin.
III June Sanchez Tolaretxipi bekarako deialdia egin dute Juneren Hegoak elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak. Bekaren helburua da ekarpen ekonomikoa egitea pazientearen diagnostikoa, jarraipena, eta tratamendua hobetzen lagunduko duen proiektu bati. Aurten 3.000 euroko ekarpena egingo du bekak.
June Sanchez Tolaretxipi , neuroblastoma baten ondorioz hil zen. Haurtzaroan izaten den garezurretik kanpoko tumore solido ohikoena da, portaera espektro zabal du, bat bateko erregresioa eta tumore onbera bilakatzea edo tu,more metastasiko oso oldarkorrak eta hilkortasun handikoak izatea. Bekak bi helburu ditu: batetik, June omentzea eta gogoratzea, eta bestetik, haurren minbiziaren ikerketa bultzatzea, minbizia duten haurren eta haien familien bizitza hobetzeko; horrela elkartearen hiru helburu nagusietatik bigarrena betetzen du: haurren gaixotasunen aurka borrokatzea.
“Nahiz eta gaur egun egoera ekonomiko zaila bizi dugun elkartean, ahalegin bat egin nahi izan dugu, ekimen honen hirugarren edizio bat bultzatuz, aurreko edizioekin bat datorren ekarpen ekonomiko batekin. Gure ustez, beharrezko ekintza da, pandemiak ikerketa-proiektuak abian jartzean eta garatzean sortzen dituen zailtasunak kontuan hartuta. Uste dugu ikerketarik gabe ez dagoela itxaropenik, eta itxaropenik gabe ez dagoela etorkizunik “, esan dute elkartetik.
Hautagaitza bat aurkezteko beharrezkoa da Euskal Herriko Pediatria Elkarteko bazkide izatea eta gutxienez bi urtez pediatriako zentro batean lan egin izana justifikatzea. Eskaerak jasotzeko epea uztailaren 1ean amaituko da, 23:59an. Jatorria, pronostiko faktoreak, eta tratamendua ikertzen dituzten proiektuak baloratuko dituzte antolatzaileek, bai eta paziente onkologikoen bizi kalitatea hobetu eta onurak ekar ditzaketen teknika diagnostiko edo terapeutikoak ikasketetara bideratutakoak ere.
Idoia García Camino doktoreak irabazi zuen lehenengo beka, biomarkatzaileak meduloblastoman identifikatzeari buruz egindako lanagatik. II. beka 2018an eman zitzaien Itziar Astigarraga Agirre ikertzaileari eta Susana Garcia Obregon biologoari, minbizia duten haur eta nerabeengan infekzio larriak diagnostikatzen dituzten markatzaileen azterketan egindako ikerketa-lerroagatik.
Elkartea laguntzeko bideen gainean ere mintzatu dira. Horretarako hainbat bide daude. Boluntario egitea; Teamer egitea; dohaintza egitea; laguntzaile bihurtzea edo diru laguntzak ematea puntualki. Azken hori, kontu korronte honetan egin daiteke: ES81 0081 4254 46 0001112822 (Sabadell Banketxea).