100 urte bete ditu Bonifacia Vaquerizok
Bonifacia VAquerizok, 100 urte bete ditu gaur. Urtebetetze eguna du gaur Bonifacia Vaquerizok, biribila gainera, mendea bete duelako. Dehesa de Cuellarren jaioa (Segovia, Espainia) duela ehun urte. 1942an Laureano Gozalorekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten: Isabel, Dioni, Jesus eta Tere. Bost biloba eta birloba dituzte.
Duela 46 urte etorri ziren Errenteria-Oreretara Bonifacia eta Laureano, bertan bizi dira ordutik; seme-alaba helduenengandik gertu egoteko etorri ziren.
