Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Andonaegi auzoa zaharberritzeko lanak irailean hasiko dira

Jaurlaritzak 8 milioiko diru laguntza emango dio Pasaiako Udalari. Zuzkidura horrekin "berroneratze sozial eta ekonomikoa" lortu nahi dute auzoan.

Andonaegi auzoko etxebizitzak zaharberritu nahi ditu udalak diru-laguntzarekin.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/05/14

Pasaiako Udalak izapideak hasi ditu, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan hiri-berroneratzeko jardueretarako onartu den 8.000.000 euroko diru-laguntzaren bitartez Andonaegi auzoa berroneratzeko. Planarekin honakoak lortu asmo dituzte:

  • Etxebizitzak birgaitzea.
  • Auzo mailako zuzkidurak berreraikitzea.
  • Berroneratze sozial eta ekonomikoa.

Eusko Jaurlaritzaren aurtengo aurrekontuetan onartutako diru laguntza (8 milioi euro guztira) aurten hasiko da udala jasotzen, honako zatietan: 800.000 euro irailean. 2.200.000 euroko zuzkidura datorren urtean; 2.700.000 euro 2023an; eta 2024an jasoko da gainerako zatia, hau da, 2.300.000 euro.

Bizilagunen obrak eta egin litezkeen urbanizazio-lanak diruz laguntzeaz gain, laguntzaren %15 enplegu eta gizarteratze jarduketetarako erabiliko da.

Irailetik aurrera, diru-laguntzaren lehen zatia jasotzen denean, ekingo zaie lanei Andonaegin. Era berean, eremuko bizilagunei informazioa emateko prozesuak jarriko dira abian. Hori guztia, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailarekin elkarlanean.

Andonaegi birgaitzea
Andonaegiko etxebizitzak joan den mendeko 50eko hamarkadakoak dira, eta arrantza- eta portu-jardueraren garapenaren ondorioz sortu zen etxebizitza eskuragarrien beharra asetzeko eraiki ziren.

Gaur egun, auzoko gizarte-profilaren bereizgarri da “adineko biztanleria zahartu egin dela etxebizitzarekin”, udal arduradunek azaldu dutenez. Zehazki, honako arazo hauek zehaztu dituzte: irisgarritasun eta energia-eraginkortasun arazoak, eta narriadura orokorra, bai auzoetan eta bai eraikinetan.

Hedapen posiblea
Planak, geroagoko fase batean, bere jarduera-eremua Arrantzaleen Auzora eta Salinasera hedatzea aurreikusten du, betiere aurrekontu-baliabideen baitan; horrela, Andonaegi, Arrantzaleen Auzoa eta Salinas bizitegi-eremu hiritarrak berroneratzeko, birgaitzeko eta kudeatzeko Plana, Udalak egina, gauzatuko litzateke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.