Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskalgintza herrigintza bihurtzeko bidaia prest du Lau Haizetarak

‘Aukerak sortzen’ parte hartze prozesua amaituta, horren ondorioak sozializatu ditu Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak. Herrigintzara jauzi egingo dute, euskara helburu beharrean, zehar lerro bihurtuta.

Lau HAizetara Euskaltzaleon Topagunearen talde eragile berria.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/05/14

Aukerak sortzen parte hartze prozesua amaituta, ondorioak aurkezteko saioa egin zuen Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak joan den astean. Pozik azaldu dira, ase, emaitzarekin. Hala azaldu dute elkarteko kide diren Mikel Azkaratek eta Txuss Alfonsok. Orain, hausnarketa prozesuak eman duena mamitzeko eta egi bihurtzeko garaia heldu da, eta gogoz hartu dute erronka: hausnarketa bideratzea, euskal hiztunen antolaketa eredu berri bat eta Lau Haizetara berrasmatzea dira helburuak.

Parte hartze prozesua bera erronka handia izan dela azaldu du Alfonsok: «Pandemia betean egin dugu, eta hala ere, 74 lagunek hartu dute parte osasun eta segurtasun neurriak zorrotz beteta». Balioan jarri duten ezaugarri bat, testuinguru zailean ere, elkartearen jarduna ez dela eten izan da, «aurrera egiteko beharra eta gogoa sentitu dugu». Parte hartze prozesua arrakastatsua pandemia gorabehera, eta emaitza aberatsa.
Izan ere, etorkizuneko lan ildoak zein elkartearen izaera eta antolamendua zehaztu dituzte. «Pertsona aldaketa, antolamendu aldaketa eta ideia berriak. Herrigintzan bisioa duten pertsonak gakoa dira, baita emakumeen presentzia areagotzea ere». Gazteak dira beste erronka bat; ez dute elkartera hurbiltzea lortu, eta hori zehaztu duten beste egin beharreko bat izan da, gazteengana heltzea elkartearen parte izan daitezen.

Zaintza eta elikadura
Euskalgintzatik herrigintzara jauzi horretan bi ideia klabe aipatu dituzte Azkaratek eta Alfonsok: zaintza eta elikadura. Lehenengoan, odola emateko iniziatibak jende ugari batu du adibidez. Orain, Elkarrekin ikasiz egitasmoa jarri dute martxan. Boluntarioen bidez errefortzu eskolak eskaintzen dizkiete Errenteria-Oreretako ikasleei. Zaintzarekin lotuta, elikagaien bilketa egiten dute Zaporeak Elkarteari emateko, edota Kaskarotenea Ziburuko ikastolarentzat urtero kanpaina antolatzen du elkarteak. Elikadurarekin lotuta, berriz, urteak daramate Errigorarekin elkarlanean, eta baratzea nahiz Herrerako sukaldea sustatzen ari dira topagunetik.

Asmo berrien artean, hizkuntza harrera zerbitzua dute erronketako bat. Hizkuntza aholkularitza egiteko batetik, eta hizkuntz aniztasunaren ildotik herrira heldu berri diren familiekin hartu- emana izateko. Bestetik, berrikuntza gune bat da bigarren lan ildo berria, «aktibazio sozialean herriko beste eragileekin hausnarketa egiteko».

Martxan dituzten programetatik lauk berritasunak izango dituzte: Mintzalagunak, Kuadrillategik, Familian Jolasean-ek eta Euskaraldiak. Eraldaketa digitala da elkartearen beste erronketako bat etorkizun hurbilera begira.
Parte hartze prozesutik sortutako erronken bideari egiteko ezinbestekoa izan da aurretik lanean ari zen taldearen eta egungoaren borondateen batura, «ahalbidetzeko eta berritzeko borondateen ondorioa da trantsizio hau». Aitortza ere jaso du topaguneak euskalgintzatik herrigintzara egiten ari den bideagatik: eredu bihurtu da beste euskara elkarte batzuentzako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.