Oarsoaldeko herri guztiak, COVID-19aren eremu gorritik at
Eremu gorritik azkena ateratzen Errenteria-Orereta izan da. Astelehenetik ostegunera 67 positibo atzeman zituzten eskualdean; joan den asteko epe berberean, 88.
Oarsoaldeko lau udalerriek COVID-19aren 100.000 biztanleko tasa 400dik beherakoa dute, hau da, birusaren transmisioaren larrialdi goreneko egoeratik atera egin dira. Astelehenetik ostegunera eskualdeko lau herrietan orotara 67 positibo gehiago atzeman dira; joan den asteko epe berberean (maiatzaren 3tik 6ra) 88 izan ziren positiboak.
Jarraian, Oarsoaldeko lau herrietako datu zehatzak:
- Errenteria-Orereta. Tasa: 390 (igandean 440ekoa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 4-15-9-9 (joan den asteko epe berberean 50ekoa izan zen batura).
- Pasaia. Tasa: 346 (igandean 346koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 2-3-11-6 (joan den asteko epe berberean 20koa izan zen batura).
- Oiartzun. Tasa: 183 (igandean 482koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 0-0-0-2 (joan den asteko epe berberean 8koa izan zen batura).
- Lezo. Tasa: 345 (igandean 3478koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 0-0-2-4 (joan den asteko epe berberean 10ekoa izan zen batura).