Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2021-05-14)
Jarduerarik gehiena Bekoerrota kiroldegiak jasoko du, Jaixkik eta Munttarpek bertan dituztelako partidak. Allerruren bi talde nagusiak, etxetik at.
Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak, jarraian:
FUTBOLA
Gizonen Ohorezko Erregional Maila, Kopa
- Amaikak Bat-Allerru, etzi (igandea) 16:30ean Debako Errotazar zelaian.
Emakumeen Gorengo Maila
- Mutriku-Allerru, etzi (igandea) 15:30ean Mutrikuko San Migel zelaian.
Gizonen Lehen Erregionala
- Behobia-Allerru, bihar (larunbata) 15:30ean Irungo Artiako zelaian.
Gizonen Gazteen Lehen Maila
- Pasaia-Allerru, bihar (larunbata) 10:00etan Jesus Mari Zamora zelaian (Don Bosco).
Neska kadeteak
- Atseden dute.
Mutil kadeteak
- Allerru-Touring B, bihar (larunbata) 11:00etan Plazetan.
ESKUBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Lehen Maila, Bigarren Fasea
- Munttarpe-Txingudi Egaindar, bihar (larunbata) 18:15ean Bekoerrotan.
Emakumeen Gazte Maila
- Munttarpe-Ormaiztegi, maiatzaren 20an (osteguna) 18:15ean Bekoerrotan.
Neska kadeteak
- Atseden dute.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Euskal Liga
- Jaixki AFT-Jarrilleros, bihar (larunbata) 16:15ean Bekoerrotan.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila, Udaberriko Txapelketa
- Lazkao-Jaixki AFT B, gaur (ostirala) 20:30ean Lazkaoko Joxe Migel Barandiaran kiroldegian.