Mikel Arrieta Martuteneko espetxean da
Arrietak, Espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B 27 du, gaixotasun kroniko, degeneratibo eta sendaezina.
Mikel Arrieta Llopis larri gaixo dagoen euskal presoa Martuteneko espetxean da. Soriako espetxetik lekualdatu dute oreretarra eta gaur arratsaldean heldu da Donostiako kartzelara.
Arrietak, Espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B 27 du, gaixotasun kroniko, degeneratibo eta sendaezina. Gorputz adarretan eragiten dio gaitzak, eta oso mingarria izateaz gainera, oldarkorra dela nabarmendu dute. Azaroan Algecirasko espetxetik (Andaluzia. Espainia) Soriakora lekualdatu zuten Arrieta, eta orain Martutenera hurbildu dute. 2000ko urtarriletik dago espetxean oreretarra ezarri zioten 30 urteko zigorra betetzen. Iazko uztailean bete zituen kondena osoaren hiru laurdenak.