[Galeria] Aitor Zunzunegi eta Eztizen Duque azkarrenak Aiako Harria Mendi Lasterketan
Haizeak eta euriak bat egin zuten lasterketarekin, ibilbidearen baldintzak gogortuz. Lasterketan 164 lagun iritsi ziren helmugara, eta 47 martxan.
NoAtzo egin zuten Arritxulo Aterpetxeko kideek antolatutako Aiako Harria Mendi Lasterketaren lehen edizioa (lasterketa eta martxa zituen bere barruan). Eguraldia euritsu eta haizetsuarekin egin zuten 15,6 kilometroko bidea lasterketa bukatu zuten 164 kirolariek, eta martxa egin zuten 47 ibiltariek. Irteerak, bai modalitate baten eta bestean, seiko taldetan eta txandaka egin zituzten COVID-19aren gaineko protokoloak hala eskatuta. Irteera eta helmugaratzea musukoekin egin zuten partaideek.
Lasterketan, gizonetan Aitor Zunzunegi legorretarra izan zen garaile, eta emakumeetan Eztizen Duque bizkaitarra. Martxan, berriz, Iker Zapirainek (Oiartzun), Aina Roigek (Bartzelona) eta Joseba Andoni Lizarraldek ia denbora berberean egin zuten bidea.
Jarraian, lasterketako ohorezko postuak.
Emakumeak
- 1. Eztizen Duque (Portugalete) 1.24.33.
- 2. Ainara Urrutia (Aretxabaleta) 1.25.19.
- 3. Alizia Olazabal (Irun) 1.38.33.
- 4. Maider Unanue (Arama) 1.39.24.
- 5. Iera Urretagoiena (Donostia) 1.41.27.
Gizonak
- 1. Aitor Zunzunegi (Legorreta) 1.14.15.
- 2. Julen Azkue (Tolosa) 1.14.26.
- 3. Mikel Zabalegi (Ordizia) 1.15.46.
- 4. Ekhi Zugasti (Legorreta) 1.16.32.
- 5 Jon Rodriguez (Ordizia) 1.17.12.
Lasterketako sailkapen osoa ikusteko, sartu hemen.
Jarraian, lasterketako ibilbidean eta helmugan ateratako hainbat argazki, Ana Cruzek eta Edurne Jauregik HITZArentzat egindakoak.