Hibaikako jubenil neskentzat izan da Gipuzkoako trainerilla txapelketa
Jubenil gizonak hirugarren sailkatu dira Gipuzkoako trainerilla txapelketan.

Hibaikako neska jubenilek etxera ekarri dute Gipuzkoako trainerillen lehiaketako bandera. Erraz nagusitu ziren bi minutuko aldea aterata bigarren sailkatua izan zen Zarauzko ontziari. Atzo jokatu zuten txapelketaren finala Getarian. Haien kategoriako ziaboga onenaren saria, gainera, Hibaikako Izaro Prietorentzat izan zen.
Jubenil gizonen ontzia, bestalde, hirugarren sailkatu zen atzoko txapelketan.

JUbenil gizonak hirugarren sailkatu dira. Argazkia: Hibaika
Sailkapena
Emakume jubenilak
- Hibaika: 19:31,27
- Zarautz: 21:39,37
- Donostia: 22:51,12
Gizon jubenilak
- Zumaia: 16:21,92
- San Juan : 16:42,10
- Hibaika: 19:16,62