Aurreko asteburuan baino hamar kutsatu gutxiago Oarsoaldean
Asteburu honetan COVID-19agatik 28 kutsatu gehiago atzeman dituzte Oarsoaldeko lau herrietan, gehienak Errenteria-Oreretan.

Aurreko asteburuan (hilaren 7tik 9ra) COVID-19agatik 38 kutsatu atzeman zituzten Oarsoaldeko lau herrietan, eta bukatu berri denean 28 izan dira, gehienak Errenteria-Oreretan (hemezortzi). Positiboen kopuruak beherantz egin duelako, 100.000 biztanleko tasak ere apaltzen ari dira apurka Errenteria-Oreretan, Pasaian eta Oiartzunen. Lezon zertxobait hazi da azken egunetan.
Jarraian, Oarsoaldeko lau herrietako tasak eta asteburuko positiboen bilakaera:
- Errenteria-Orereta. Tasa: 326 (390ekoa zen ostegunean). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 4-8-6.
- Pasaia. Tasa: 304 (346koa zen ostegunean). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 0-2-2.
- Oiartzun. Tasa: 154 (183koa zen ostegunean). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 3-0-1.
- Lezo. Tasa: 378 (345ekoa zen ostegunean). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 1-1-0.