Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
HirigintzaPolitika

Lonjako obrei buruzko galderak egin ditu EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean

2011n hasitako lanen egoera argitzeko asmoz, EH Bilduk Batzar Nagusietan eta Jaurlaritzan azalpenak eskatu ditu. "Zer finantziaziorekin egin zaie aurre gainkostuei?".

Lonjako proiektuaren irudia.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/05/17

EH Bilduren legebiltzarreko taldeak San Pedroko Lonjaren inguruko hainbat galdera egin ditu Jaurlaritzan, obra eta horren ingurukoak zein egoeratan dauden ezagutzeko eta agintariei kontuak argi ditzaten eskatzeko.

Hamar urte igaro dira obra hasi zenetik eta bilkideek gogora ekarri dute duela 5-6 urte egon behar zuela Lonjak amaituta. Gainera, azken hilabeteetan bolo-bolo ibili den inkognita bat mahaigaineratu dute: “Azken albisteen arabera obra ez da bere osotasunean amaituko eta ez dago sikiera amaiera datarik”.

Aipatutakoagatik, EH Bilduk Batzar Nagusietan eta Jaurlaritzan azalpenak eskatzea erabaki du, “nahikoa da, pasaitarrok ez dugu kudeaketa hau merezi!”. Honakoak dira:

  • Zein momentutan dago Pasaiako arrain-lonjaren obra? Zenbat diru inbertitu da dagoeneko lonjaren obran eta haren inguruan orain arte (kapituluka sailkatuta)? Obraren zein ehuneko eta atal egin dira eta zeintzuk falta dira obra guztiz amaitzeko? Falta diren fase edo atalen zerrenda nahi genuke, atal horiek behar duten aurrekontuarekin eta haiek egikaritzea noren ardura den zehaztuz.
  • Zein izan da Jaurlaritzaren parte-hartzea lonjaren obran? Zertan gauzatu da parte-hartze hori? Hitzarmenik edo diru-laguntzarik balego, horren kopia nahi genuke.
  • Falta diren fase edo obretan aurreikusten da Jaurlaritzaren parte-hartzerik? Zein inbertsio aurreikusten dira?
  • Zer ekimen gauzatuko ditu Jaurlaritzak obra lehenbailehen amai dadin? Eta Portuko Lehendakariak?
  • Beste eragile edo instituzioek zenbat diru jarri dute lonjaren obran? Zertan erabili da diru hori?
  • Obraren atzerapenekin lotuta (gutxienez 6 urte) zergatik gelditu da obra horrenbeste alditan? Zein izan da geldialdi bakoitzaren zergatia edo justifikazioa? Nola konpondu dira arazo horiek? Zein finantziaziorekin?
  • Zenbatekoak izan dira obraren gainkostuak, hasierako proiektu-lizitazioarekin alderatuta? Zergatik izan dira gainkostu horiek? Zer finantziaziorekin egin zaie aurre gainkostuei?
  • Nola dago obraren judizializazioa? Zer ondorio ekarri ditu judizializazio horrek (ekonomikoak eta epeei dagokienean)?

Aurrekariak
Pasaiako Lonjaren obrak 2010ean hasi behar zuen, baina, lizitazio prozesuan izandako irregulartasun batzuen harira 2011ko abuztuan hasi zen azkenean. Hasiera batean 15 milioi euroko kostua zuen obrak, baina azken albisteek 26 milioi euro inguru kostatuko duela diote. Lanak gelditu izanaren arrazoia gainkostu horretan jarri dute bilkideek: “Alarma guztiak piztu zituzten eta horren ondorioz obra judizializatu eta paralizatu zen 2016.urtean”.

EH Bilduk nabarmendu du obra hura diru publikoarekin ordaintzen ari dela, eta bai Gipuzkoako Foru Aldundiak baita Eusko Jaurlaritzak ere dirua jarri dutela bertan. Jaurlaritzak, zehazki, 3 milioi euro jarriko zituela agindu zuen obraren hasieran, eta aldundiak Lonjaren gainaldean dagoen terraza urbanizatuko zuela agindu zien pasaitarrei, horretarako udalarekin hitzartutako 5 milioi euro jarriz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.