Zilarrezko domina San Juango gazteentzat, trainerilla txapelketan
San Juan Koxtapeko gizon gazteak bigarren sailkatu dira Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako finalean. Seniorrak federazio sariko bigarren izan dira.

Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako finalak jokatu ziren atzo Getarian, eta bertan izan ziren San Juan Koxtapeko bi ontzi: gizon gazteak eta seniorrak.
Ez zuten banderarik lortu asteburuko lehian arrosek, baina gazteek zilarrezko domina ekarri zuten etxera Zumaiaren atzetik, eta absolutu mailan sanjuandarrek Federazio Saria jokatu zuten, bigarren sailkatuz, etxekoei jarraiki.
SAILKAPENA
Gazteen mailako gizonezkoak
1.- Zumaia 16:21,92
2.- San Juan 16:42,10
3.- Hibaika 19:16,62
Absolutu mailako Federazio Saria (gizonezkoak)
1.- Getaria 15:05,33
2.- San Juan 15:21,08
3.- Zarautz 15:50,83
4.- Mutriku 16:07,55