Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Adierazpen bateratua egin du udalak Kultur Aniztasunaren Egunaren harira

Kultur aniztasuna da Errenteria-Oreretaren ezaugarrietako bat. Hamaika kultura eta hizkuntza elkarrekin bizi dira, eta aniztasun horrek, zinez bizia egiten du udalerria.

Errenterian 11 kolore jardunaldien aurkezpena Hibaikaren egoitzan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/05/21

Kultur aniztasuna da Errenteria-Oreretaren ezaugarrietako bat. Hamaika kultura eta hizkuntza elkarrekin bizi dira, eta aniztasun horrek, zinez bizia egiten du udalerria. Aberastasun horren jakitun, adierazpen instituzional bateratua egin du Errenteriako Udalak, aho batez, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira.

Saiakera berezia egin du udalak azken urteotan elkar topo egiteko eta elkarrekintzarako espazioak sortzen, adierazpenean nabarmendu duen moduan: ezberdinen arteko ezagutza sustatzen dutenak, jakin-mina sorrarazten dutenak, edota norberaren bestelakotasun bat garatzen eta ikusarazten dutenak. Aurtengo Aniztasunaren Nazioarteko Eguna baliatu nahi izan du udalak orain arteko bidean sakontzen jarraituko duela azaltzeko, eta Errenteria-Oreretan  bizirik dirauten hezkuntza eta kultura guztiak eta horien eramaile direnekiko aitortza egiteko: “Errenteria guztiontzat bizileku kohesionatuagoa izan dadin, herrikideen bizi baldintza duinak eta eskubide sozial eta politikoak errespetatzea bermatu behar dugu, bizikidetza linguistiko eta kulturala helburu”.

Datozen urteetan munduko kultura hizkuntza guztietan arnasten diren balio unibertsalak ezagutzea eta konpartitzea beharrezkoa den moduan, elkarrekiko babesa eta zaintza erdigunean dagokiola herri gisara ere esan du udalak, “soilik honela egingo baitugu komunitate kohesionatu, bizi eta indartu baterako bidea”. Errenteriako Udalak norabide horretan jorratuko dituela kulturaniztasunari dagozkion politika publikoak erantsi du.

Hainbat konpromiso hartu ditu, halaber. Bizikidetza linguistiko eta kulturalaren bidean eragile ezberdinekin lanketa bateratuak egiteko konpromisoa da horietako bat. Herritarrei begira, gainera, jatorria eta kultura dena dela ere, eskubide eta aukera guztien jabe izan dadin herritar oro lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du. Kulturen artean sinergiak sorraraziz kultura ezberdinen arteko topaguneak sortzen jarraitzea beste neurrietako bat, hezkuntzarekin lotuta, gazteengan eragiteko eta kulturaniztasunarekiko errespetuan hezteko konpromisoarekin batera. Udalerriko hizkuntza aniztasuna balorean jartzea beste gakoetako bat udalak huts egingo ez diona, eta konpromisoa halaber, aniztasun horren mapa osatzekoa. Azkenik, Errenteriaren aniztasun kultural eta linguitikoa bistaratzeko ekimenak antolatzen jarraitzea aipatu du.

Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.