Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
NEREA ABANCENS 'NAPO'. Eibarreko jokalaria.

[Elkarrizketa] “Emakumeen futbolarengatik apustua egitean jendeak erantzuten du”

Eibarrekin maila mantentzeko lehia bizian dago pasaitarra. Aurten minutu gutxiago jokatzea egokitu bazaio ere, pribilegiatu bat sentitzen da Lehen Mailan jokatzeko izan duen aukeragatik. Hogeita hamalau urte betetzear dela, gertu ikusten du bukaera antxotarrak.

Emakumeen Lehen Mailari eusteko borrokan ari da Eibarren Abancens. Badute puntu aldea, baina ezin dute lokartu.
Mikel del Val
Pasaia
2021/05/21

Hau da Eibarren lehen denboraldia Emakumeen Lehen Mailan. Nola ari zarete bizitzen denboraldi historiko hau?
Aurredenboraldia gogotsu hasi genuen. Aurreko urtean merezitako igoera lortu genuen, baina ezin izan genuen nahi bezala ospatu. Gogoan dut lehen partida irabazi genuenekoa, Betisen aurkakoa, igoeraren ospakizuna bezala izan zela, emozio guztiak askatu genituen bertan.

Gabonetatik bueltan bizpahiru hilabete gogor izan ditugu eta luze egiten ari da dena COVID-19aren egoeragatik. Azken finean, egoera arraroa da eta ezin duzu beste urteetan bezain beste disfrutatu futbolaz.

Primeran hasi zenuten denboraldia, baina porrot batzuek jaitsiera postuetatik gertu utzi zintuzteten. Urduritasuna nabaritu zenuen taldean?
Guk hasieratik argi eduki dugu zein zen gure erronka eta zeintzuk ziren gure gaitasunak. Denboraldia oso ondo hasi genuen, eta Erreginaren Kopako postuetara sailkatzeko gertu egon ginen. Emaitza txarrak etorri zirenean, egia da antsietate puntu bat etortzen dela partidak irabazi behar dituzulako mailari eusteko, baina beti guregan sinetsi dugu, jakinda lanarekin gauzak aterako zirela, eta gauzak ondo doaz momentuz.

Ondoren, baina, taldeak gora jo du, eta garaipen batzuk, Realaren aurkakoa tarteko, jaitsiera postuetatik sei puntu aurretik izatera eraman zaituztete. Nola ikusten duzu taldea azken partidetara begira?
Realaren aurkako garaipenak indar asko eman zigun. Hilabete luzeen ondoren hiru puntuak eskuratu genituen, eta gainera, derbi batean. Modu batera ere garaipen horrek antsietatea kendu zigun.

Teneriferen aurka ere irabazi genuen, eta Betisen kontra, berdindu. Beraz, lau partida geratuta eta jaitsiera postuetatik sei puntura egonda, uste dut nahiko lasai egoteko aukera dugula. Ezin gara lasaitu, baina esperantzarekin gaude.

Sei puntu hamabiren faltan. Gertu dago maila mantentzearen helburua?
Bai, gertu dago. Ez dago egina, edozer gauza pasa baitaiteke, baina gauzak orain arte bezala egiten baditugu, eta gauzak argi edukita jokatzen badugu, nik uste gure esku egon daitekeela salbazioa.

«Beti gugan sinetsi dugu, jakinda lanarekin gauzak aterako zirela»

Igandean duzue lehen erronka. Aurkaria, Valentzia etxean. Nolako arerioa aurkituko duzue?
Joaneko partidan oso lehen zati txukuna egin genuen. Bigarren zatian gure akatsek partida galtzera eraman gintuzten. Partida hori buruan edukita zer egin behar dugun jakin behar dugu, eta hiru puntuen bila aterako gara.

Pertsonalki nola doakizu denboraldia?
Beste urte batzuekin alderatuta, aurten minutu gutxi edukitzen ari naiz. Ez da erraza eramaten, baina uste dut pribilegiatu bat naizela Lehen Mailan egoteko aukera izateagatik, Eibarrek nigan sinetsi izanagatik, eta taldekideekin dudan harreman onagatik.

Talde gaztea duzue aurten. Nola bizi duzu helduenetakoa izatea? Ardura puntu bat badu?
Oso jokalari gazteak ditugu, eta beti esaten diet kontziente izan behar direla adin horrekin noraino iritsi diren, zein pribilegio ditugun, urteetan izan ez ditugunak, eta horri heldu behar diogula. Helduenetakoa izateak ez dakit ardura dakarren. Egia da askotan tira egin behar duzula kapitainetako bat zarelako eta adinarengatik gauza asko ikusi dituzulako, baina uste dut bakoitzak duen guztia ematen duela.

Oiartzunen ere lehen mailan lehiatu zenuen, eta orain bueltan zaude Eibarrekin. Nolakoa izan da itzulera?
Oso ezberdina izaten ari da. Hasteko, COVID-19aren egoerak asko baldintzatzen duelako gozamena. Zure jendeak ezin du partidak ikustera etorri, eta futbola jarraitzaile gabe ez da benetako futbola. Oiartzunekin igo ginenean kuadrilla moduko bat ginen, baina orain Eibarren aukera eduki dut dena modu profesionalago batean bizitzeko, eta baliabide handiagoak edukitzeko.

«Eibarren aukera izan dut futbola modu profesionalagoan bizitzeko»

Zein ezberdintasun aurkitu dituzu Oiartzunen eta Eibarren artean?
Ezberdintasun asko aurkitu ditut, eta biengandik atera ditut gauza positiboak. Oiartzunen, bereziki, kuadrillan edo familian oinarritzen ziren gure futbola eta garaipenak, horiek ziren gure indarguneak. Partida bakoitza azkena izango balitz bezala bizitzen genuen, Oiartzun bezalako talde bat Lehen Mailan egotea ia ezinezkoa baita.

Aldi berean, alderdi negatiboei dagokionez, baliabideen inguruan, nahiz eta klubak dena ematen zuen, ez genuen estruktura indartsu bat kirol zein ekonomia arloan.

Eibarren, aldiz, profesionaltasun baten barruan sartzen zaren momentutik, kuadrilla puntu hori alde batera utzi behar duzu, nahiz eta gure artean oso ondo moldatzen garen. Baliabideei erreparatuz, gimnasioa, prestatzaile fisikoa, nutrizionista edota psikologoa dauzkagu. Ditugun baliabideak oso onak dira, eta bertan nabaritzen da kalitatea.

Publikoaz mintzatu zara lehen. Nola daramazue publiko gabe jokatzearen afera? Bertan harmailak hutsak badaude ere, gure lurraldetik kanpo jendea dago zelaietan.
Tristurarekin bizi dut egoera hau. Niri ilusioa ematen didana da nire partidetan nire jendea ikusten egotea, gora etortzen naiz eta babestua sentitzen naiz. Urte osoan gure lagunek eta familiek ezin izan dute etorri, eta hori asko nabaritzen da norberarengan, taldean eta, oro har, futbolean. Baina kanpora joan garenean, Tenerifera edo Madrilera esaterako, publikoa baimendua zegoen. Nahiz eta negatiboa izan guretzat, aurkariek zaleen babesa zutelako, plazer bat izan da harmailetan jendea ikustea eta haiekin futbola konpartitzea.

Nola ikusten duzu emakumeen futbola momentu honetan? Aurrerapausoak eman direla uste duzu?
Aurrerapausoak eman dira, dudarik gabe. Kontuan hartzen baditugu Oiartzunek Lehen Mailan ligak irabazten zituztenek egin zituzten esfortzuak, eta gaur egun guk ditugun baliabide guztiak, ikusten da aurrerapen izugarriak egin direla emakume horiei esker. Horrek ez du esan nahi hori nahikoa denik. Horregatik borrokatzen ari da lortu zen hitzarmen kolektiboa aurrera eramateko, eta baldintzak hobetzeko.

Nahiz eta hobeto gauden, nik uste oraindik ez dela nahikoa, eta gauza askok hobekuntzak behar dituzte.

«Sentitzen ari naiz nire lehentasunak beste batzuk izaten hasi direla»

Zer egin behar da indartzen eta bistaratzen jarraitzeko?
Lehenik eta behin, emakumeen futbolarengatik apustu argia egin behar da. Pixkanaka egiten ari da, eta gizarteak erakutsi du honengatik apustua egiten denean jendeak erantzuten duela. Telebistan partidak botatzen dituztenean jendeak partidak ikusten ditu.

Zelaiak irekitzen direnean, afizioek harmailak betetzen dituzte. Ikusgarri egiten ez baduzu, jendeak ez du jarraituko, baina bultzatzen baduzu, eta benetan sinesten baduzu, esfortzuak fruituak ematen ditu.

Adibidez, Bartzelona eta Chelsearen Championseko finalaren partida ikusita [igandean jokatu zuten], argi eta garbi ikusi da azken urteetan emakumezkoen futbolak aurrerapauso ikaragarriak eman dituela.

Ibilbide luze honen amaiera gertu ikusten duzu?
Hogei urte inguru dira futbolean. Hogei urte dira astebururo partidak jokatzen, astero hiruzpalau entrenamendu edukitzen. Futbolak eman didana oso ona izan da, gauza positibo ugari atera ditut, baina aldi berean gauza asko alde batera utzi ditut, gauza askori uko egin diet, eta sentitzen ari naiz nire lehentasunak edo beharrak beste batzuk izaten hasi direla, eta gertu ikusten dut amaiera.

Aurrerantzean, zer eskatzen diozu futbolari?
Modu orokor batean, nigan pentsatu gabe, egia da emakumezkoen futbolak aurrerapauso asko eman dituela, baina era berean, kasu askotan lehentasuna ekonomia da futbola bera baino, eta niri pena handia ematen dit ekonomia futbolaren gainetik jartzeak.

Gure arloari erreparatuz, Eibarrekin mailari eutsi nahi diot, gelditzen diren partidak taldeak disfrutatu ahal izatea, eta urte gogor eta luze honen ondoren, konturatzea zer egiteko gai garen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.