Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Erreportajea] Elkartasun bilketak, 'Orain'

Larrialdietarako Banku Soziala sortu dute Orain Herria taldeko Lezo eta Pasaiako hainbat gaztek, "herritik eta herriarentzat", beharra dutenei laguntzeko.

Orain Herria taldeko Iker Ortega eta Asier Jaraiz, Lezon egindako azken janari bilketan.
Olaia Gerendiain
Lezo,Pasaia
2021/05/21

Gipuzkoako HITZAn argitaratutako erreportajea da honakoa.

Iazko udan jaio zen Larrialdietarako Banku Soziala (LBS) Oiartzualdean, Orain Herria taldea osatzen duten gazteen magalean, egoera zaurgarrian dauden bizilagunei eskua luzatzeko xedez. Pandemiatik harago jiratu ditu begiak Brais Sanchez Casar lezoarrak egitasmoaren abiapuntura iristeko: “Krisi ekonomiko larri bat ikusi genuen, eta baita, horren eraginez, langile klasearen prekarizazio sakon bat ere”. Egoera hartatik abiatuta, Lezon eta Pasaian hainbat herritarrek ezinbestekotzat jo zuten elkartzea eta antolatzea.

Bi ardatz nagusi ditu Larrialdietarako Banku Sozialak: janari bilketa egitea eta gune finko izendatu dituztenak. Bi hilean behin egin ohi dituzte elikagaiak biltzeko saioak, LBS osatzen duten familiekin egunak aurretik adostuta.

Elikagai ez-iragankorrez gain, arropa eta jostailuak ere biltzen ari dira iazko abendutik. “Orain familia bakoitzarentzako nahikoa arropa badugunez, banaketa egingo dugu laster”, azaldu du Sanchezek; jostailuak, berriz, iragan Gabonetan banatu zituzten, eta ordutik bildutakoak hurrengo neguan emango dizkiete beharra duten haurrei.

Eltzeitsuak denen eskura
Lezoko eta Pasaiako barruti bakoitzeko hainbat harategi, arrandegi eta barazki dendatan ezarri ditu Orain Herriak bilketarako gune finkoak. Eltzeitsu bat ipintzen dute LBSrekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzen duen establezimendu bakoitzean, nahi duenak diru dohaintza egin dezan bertan. Kutxetan bildutakoa komertzio horretan bertan inbertitzen dute, bi hilean behin, eta Larrialdietarako Banku Sozialeko familien artean banatzen dituzte elikagaiak gero.

Elkartasun keinuei esker, herritarrek denda bakoitzean “borondatea” uzten dutela azaldu du Sanchezek, eta, “tokiko merkataritza txikia sustatzeaz gain”, muturreko egoeran dauden bizilagunei “oinarrizko beharrak asetzeko bazkagaiak” banatzen dizkietela diru horrekin.

Lan eginda eta antolatuta, egitasmoan parte hartzen dutenen egoera eraldatzen has daitekeela sinetsita daude sustatzaileak, eta harago joan nahi dute: “Boluntario moduan lanean ari garenok euren curriculumak Europako estandarretara egokitzeko laguntza eskaini genien”. Etorkizunean egungo zerbitzua zabaldu eta euskara klaseak edo zenbait formakuntza eskaintzea ere hausnartzen ari dira.

Sanchezek aitortu du ekintza txikiak direla eurenak sistema oso bat irauli ahal izateko, baina txikitasun horretan lagun hurkoari eskukaldi bat ematea ez dela ekintza hutsala azpimarratu du: “Badakigu Larrialdietarako Banku Sozialak ez diela bizitza konponduko, baina pairatu behar izaten duten muturreko egoerari irtenbidea ematen lagun diezaiekegu”.

“Berdinen arteko elkarlana eta langileen antolakuntza” dituzte hartarako gako. Egiaztatu dute, gainera, hilabeteotako jarduna fruituak ematen ari dela.

Elkarlan sarea, handitzen
Sanchezek azaldu duenez, gero eta sendoagoa bilakatzen ari den sare baten parte dira Larrialdietarako Banku Sozialak sorosten dituen familia horiek. “Eta, familia horiek etorkizunean egungo egoera gainditzea lortuko balute, elkarlanean jarraituko lukete, beste batzuen miseria konpontzeko. Azken batean, elkarren arteko berdintasunean oinarritzen da laguntza hau”.

Orain Herriak argi utzi nahi die laguntza eskatzen dutenei errua ez dela norbanakoena: “Sistema honek eragindakoa da; oso argi daukagu hori”. Ildo horretan, jakin badakite “sistema kapitalistaren krisi ziklikoek” zaurgarritasun egoeran jar ditzaketela haiek ere etorkizunean, eta egun egoera hori sufritzen ari direnei edo elkarlanean aritu nahi dutenei dei egin diete taldearekin harremanetan jartzeko.

Instagramen (@orain.herria), Facebooken (Orain Herria) eta Twitterren (orainherria) aurki daiteke informazio guztia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.