Kilometroak 2023 Orereta Ikastolak antolatuko du
Herriari berari zein hezkuntza komunitateari ekarpenak egiteko baliatu nahi du hitzordua, ibilbidea herriko eragileekin eginez.
Orereta Ikastolak hartuko du Kilometroak 2023 antolatzeko erronka eta ardura, Ikastolen Gipuzkoako Lurralde Batzarrak proposamena atzo onartu ostean. Artezkaritza kontseiluak erronkari heltzea erabaki du, besteak beste, ikastola izaera eta eredua zer den azaltzeko zein indartzeko beharra ikusten duelako bai komunitatean bertan, baita jendartean ere.
Ikastolaren 60. urteurrena ospatzeko hitzordu “paregabea” ere izango dela esan du Orereta Ikastolak.
Aurretik, bitan ospatu da Kilometroak Errenteria-Oreretan; 1984an eta 1999an.
Ilusioz eta gogoz helduko diola erronkari esan du Orereta Ikastolak antolaketa lanari, “bidea elkarrekin eta elkarrentzako egiteko desioz”. Ibilbidea gainera, herriko eragileekin egin nahi du: “Zita, gure ikastolaren, ikastolen eta herriaren erakusleiho izatea nahi dugu”