Oarsoaldeko herrietako COVID-19aren tasak nabarmen hobera azken egunetan
Atzo, adibidez, Oarsoaldeko lau herrietan orotara sei positibo gehiago atzeman zituzten; Errenteria-Oreretan datu onena: zero kutsatu atzo.
Hoberantz doaz, nabarmen, COVID-19 birusaren gaineko zenbakiak Oarsoaldean. Igandetik atzora arte jaitsi egin dira, dezente gainera, herrietako tasak. Atzo (osteguna) esaterako, eskualdeko lau herrietan sei izan ziren atzemandako positiboak, zero Errenteria-Oreretan, hiru Pasaian, bi Oiartzunen eta bakarra Lezon.
Jarraian dagoen koadroan, herrietako tasa eguneratuak eta astelehenetik atzora arteko kutsatuak:
- Errenteria-Orereta. Tasa: 258 (igandean 320koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 11-9-3-0.
- Pasaia. Tasa: 221 (igandean 304koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 1-0-2-3.
- Oiartzun. Tasa: 106 (igandean 154koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 0-1-0-2.
- Lezo. Tasa: 279 (igandean 378koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 10-0-3-1.
