Beraunera doaz txistulariak
09:00etan egingo dute diana txistulariek.
Igandero moduan txistulariek diana egingo dute honakoan ere. Oraingoan, udaletxetik abiatuta, Beraun auzoraino joango dira. Bi zortziko ezezagunen doinuek alaituko dute auzoa, 15. eta 16. zortzikoek hain zuzen ere. Hitzordua, 09:00etan.
