[Bideoa] Pentsio duinen alde abiatu dira
Ondokoa, atzo Errenteria-Oreretan bizikleta martxa abiatzeko unean jasotako irudiekin HITZA-k egindako bideoa da.
Pentsio eta zahartzaro duina. Hori da Duintasunaren urte luzeetako eskaera. Orain inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dute gainera, Toledoko Ituna mehatxu bat gehiago bihurtu delako dagoeneko eri larri diren pentsioentzat. Beren aldarria zilegi dela argi dute, eta bitarteko guztiak baliatzen ari da jubilatu eta pentsiodunen mugimendua zahartzaro duin hori babestu eta bermatzeko.
Kaleak, errepideengatik aldatuta, bizikleta gainean ari dira Gipuzkoa luze-zabalean hogei bat pentsiodun duintasuna aldarrikatzen; duintasuna beraientzako eta duintasuna datozen belaunaldientzako, pentsioen oraina eta etorkizuna dagoelako jokoan. Atzo abiatu zen bizikleta martxa Errenteria-Oreretatik hainbat lagunek babestuta. Larunbatean amaituko da, eta Donostian bertan deituta dagoen manifestazioarekin bat egingo du.
Ondokoa, atzo Errenteria-Oreretan bizikleta martxa abiatzeko unean jasotako irudiekin HITZA-k egindako bideoa da.