Errenteria, Pala Txapelketako final handian
Orain, Andoainen eman beharko dute maila gorena errenteriarrek; han jokatuko dute final handia.
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final handirako txartela lortu du Errenteriako pala taldeak. Etxean bertan lortu zuten garaipena Eskisabelek eta Abelek (35-22) Olaberrikoen aurka. Bikain aritu ziren arerioei aukerarik eman gabe errenteriarrak. Txartela beraz, poltsikora zuzenean garaipen horrekin.
Pala motzean ez zuten emaitza bera lortu Yorel eta Rubenek; 26-40 galdu zuten Olaberriko Berasategi eta Olanoren aurka.
Orain Andoainen eman beharko dute maila gorena errenteriarrek, han jokatuko dute-eta final handia.
Errenteriaren Herriarteko Txapelketako azken titulua 1995ekoa da; gerora hirutan izan da txapeldunorde: 1996an, 2010ean eta 2018an. 26 urte geroago, berriro eskura du txapelketa, beraz.
Txapeldunordeak trinketean
EPLEko Azpiroz eta Chiapusu txapeldunorde tituluarekin konformatu behar izan dira trinketeko eskuz binakakoan 25-40 galduta. Euskal Ligan, berriz, hiru partidatik hiru garaipen. Eskura Urmenetak eta Arangurenek 17-22 irabazi zuten Lemoaren aurka; Yorelek eta Rubenek Larruzko pilotan 21-35 irabazi zuten Artepe-Gatikaren aurka; eta pala motzean, Estefanok eta Rubenek 29-40 irabazi zuten Adurtzaren aurka.