Ingurumenaren zaintzarekin gozatzeko asteburua proposatu du Materrek
Hiru jarduera antolatu dituzte: arrain lonjara bisita ostegunean, trekking larunbatean eta Alabortza senadian hondakin bilketa igandean.
Artxibo irudia. Alabortza senadiaren garbiketa hilero antolatzen du Materrek. Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak hiru jarduera proposatu ditu datorren asteburuan ingurumena zaintzearekin batera gozatzeko. Honakoak dira:
Hilak 27, osteguna. 6:00etatik 7:30era arrain lonjara bisita gidatua.
Hilak 29, larunbata. 10:00etatik 14:00etara trekking Jaizkibelgo Labetxu bidean.
Hilak 30, igandea. 11:00etatik 13:00ak arte hondakin hilketa Donibaneko Alabortza senadian.
Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko posta elektroniko bidez mezua idatzi edota deitu 619 81 42 25 telefono zenbakira.
