Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

Adierazpen bateratua egin du udalak Ategorrietako sarraskiaren karietara

Aho batez onartu dute Pasaian ordezkaritza duten lau alderdiek testua. 90 urte beteko dira hil honetan Guardia Zibilak zazpi arrantzale hil zituenetik.

Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/05/26

Bihar 90 urte beteko dira Ategorrietako sarraskian Guardia Zibilak zazpi arrantzale tiroz hil zituenetik. Gertatutakoa oroitzeko adierazpen bateratua onartu dute Pasaiako udalbatzan ordezkaritza duten lau alderdiek, aho batez. Honakoa da, hitzez hitz:

1931ko maiatzean, Espainiako II. Errepublika aldarrikatu ondoren, Kantauri isurialdeko portu nagusietan greba-egun batzuk bizi izan ziren itsasoko langileen lan-errebindikazioei irtenbidea emateko. Hauek ziren eskakizunak: soldata hobeak Gran Soleko marinelentzat, itsasoan arrantzatzen zuten igandeetan, haien trukean atsedenaldi baliokidea, eta lanaldia gehienez 15 ordukoa izan zedila.

Maiatzaren 26an, San Pedro eta Trintxerpe inguruetan bildu zen jendea manifestazioan atera zen Donostiara, baina Probintziako Gobernadoreak agindutako ordenako indarrak hedatu zirela egiaztatu zutenean, ez zuten aurrera jarraitu. Gau horretan bertan “Avance Marino” sindikatuko hainbat zuzendari atxilotu zituzten, baita Langile Elkarteen Federazioko burua ere.

Maiatzaren 27an, goizeko hamarrak aldera, 2.000 lagunetik gorako manifestazioa abiatu zen Trintxerpetik Donostiara. Manifestazio horren bidez, salatu nahi zen patronalarekin akordiorik ez zegoela, eta Donostiako biztanleek jakin zezatela zer borroka egiten ari ziren Pasaiako arrantzaleak eta marinelak sektorearen erreklamazioen alde.

Mirakruz gainera iristean, Armadako destakamendu batekin topo egin zuten, eta gobernadoreari jakinarazi zieten baketsuki atxilotutako kideak aske uzteko eskatzera zihoazela. Horiek pasatzen utzi zieten eta aurrerago Guardia Zibila zegoela ohartarazi zieten. Behin Ategorrietako erlojuaren parera iritsita, manifestazioari aurrera egiten ez uzteko aginduarekin, Guardia Zibila tiro egiten hasi zen manifestarien aurka.

Zorigaiztoko topaketa hartan 7 pertsona hil ziren: Josee Carnees (32 urte), Manuel Peerez (34), Jose Novo (25), Antonio Barro (31), Julian Zurro (19), Jesus Camprosola (23) eta Manuel Lopez, eta asko zaurituak gertatu ziren.

Hala, gertakari horien 90. urteurrena dela eta, Pasaiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak honako hau adierazten du:

1- Oroitzapena eta aitorpena Ategorrietan eraildako 7 manifestari pasaitarrei, haien familiei eta 1931ko maiatzaren 27ko manifestazioan zauritutako guztiei.

2- Botere publikook, egiaren, justiziaren eta erreparazioaren printzipioei jarraikiz, memoria historiko objektibo bat defendatu eta balioetsi behar dugu, eskubideen eta askatasunen defentsan borrokatu ziren eta hori egiteagatik ondorio pertsonalak jasan zituzten pertsona guztientzako aitorpena sozialki partekatuz, kasu honetan bezala, gizarte berdinago eta bidezkoago bat defendatzeagatik.

3.- 1931ko maiatzaren 27an izandako gertaeretan hildakoen memoria ohoratu eta gogoratzeko asmoa adierazten du, Donostiako Udalarekin adosten diren ekitaldi instituzionaletan parte hartuz, gertakari horiek ezagutuak izan daitezen eta ez daitezen ahanztura kolektiboan erori.

Erlazionatutako edukia[Erreportajea] «Aurpegirik gabeko sarraskia», nortasun eraikitzaile
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.