Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra
IRITZI EMAILEAK. EIDER PEREZ ADELETX. PASAIA.

Galegoz

Eider Perez Adeletx
Pasaia
2021/05/26

Udan eukalipto basoetatik ateratzen ziren hondartzetan bizi nintzen nire anaia, ama, aita, aiton-amonak eta osaba-izebekin. Itsasoa ia izoztua egoten zen Atlantikoko ur hotzagatik. Eta Praia da Ermidako arroketan karramarroak ehizatzen genituen, gero gorritu arte egosi eta ilunabarrean Roncudoko faroan hankaz hanka jateko. Egun haietan denbora motel pasatzen zen nire anaia eta biontzat. Bazkaltzeko milanesa eta postre Frigopie, arratsaldean herriko ordenagailuen gelan hiru eurorekin Minijuegosetara partida bat jokatu eta gauean kanabera hartuta portuko moilan arrantzatzera esertzen ginen. Abuztu erdia pasatzen genuen Galizian, aitonaren gurasoen herrixkan, Cormen. Oroitzapen onak ditut. Eta gogoratzen dut nola oporraldiko azken egunean kotxera igotzen ginen, Trintxerpera bueltan, anaia eta biok azentu galegoarekin euskaraz hitz egiten.

Hizkuntzen belaunaldiz belaunaldiko transmisioa ez da beti jarraia izan. Euskaldunok ongi dakigu hori. Euskal Herrian izerdi asko bota da euskararen erabilera eta transmisioa bultzatzeko. Eta, batzuetan, zaila izan da horri eustea, familia batzuetan euskararen transmisioa eteteraino ere. Antzeko kontu paradoxiko bat gertatu zen galizierarekin gurean, nire inguruko beste familia askotan bezalaxe: gure aiton-amonen belaunaldiak galegoa galdu zuen Euskal Herrira etortzean eta beren seme-alabek, aldiz, euskara ikasi. Eta haiek, gure gurasoek, guri erakutsi. Baina guk ez dakigu galegorik. Eta galegoaren erabilera sustatzeko guk adina izerdi botatzen dute haiek ere.

Trintxerpen asko dira Piñeiro, Pereira, Casais, Mariño, Pazos, Carballo, Touriño, Olveira… Hizkuntza eta nazioaren alde egin zuen idazle, politikari eta marrazkigile galiziarraren izena duen kalea gurutzatu dut egunero txikitatik, Daniel de Castelao nor zen ere jakin gabe. Askotan, beste barruti eta herriek gogorarazi izan digute ez omen garela beraiek bezain euskaldunak, garai batean arrantzale galego eta portugesen etorrerak batzuengan eragin zuen errefusatze zertxobait xenofoboak ere hor nonbait dirauelako. Eta, agian, tarteka ahaztu egiten zaigu gure herria eta hizkuntza(k) nola osatzen diren.

Pena dut galegoa ez dakidalako. Hau da esaten dakidan gutxia: «O meu avó e a miña avoa falaban galego». Nire bi aitonek ere ia ahaztu dute, behin haien ama-hizkuntzatzat izan zuten arren, eta ezin digute irakatsi.

Dia das Letras Galegas edo Galizierazko Letren Eguna izan zen maiatzaren 17an. Rosalia de Castrok egun horretan bertan Cantares galegos poesia liburua argitaratu zuelako 1863an. Galizieraz idazten duten eta galegoaren alde lan egin duten pertsonak omentzeko eguna da.

Nik, hemendik, omenaldi txiki bat egin nahi nuen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.