Murrizketen aurka eta pentsio duinen alde, Donostiara
Oarsoaldeko Pentsiodunen Mugimenduak agerraldia egin du gaur goizean, gehiengo sindikalak, emakume taldeak, gazteak eta langileen ordezkariek lagunduta.
Oarsoaldeko Pentsiodunen Mugimenduak agerraldia egin du gaur goizean, gehiengo sindikalak, emakume taldeak, gazteak eta langileen ordezkariek lagunduta larunbat arratsaldean Donostian egingo duten manifestaziora deitzeko. Alderdi Ederretik abiatuko da manifestazio hori 17:00etan.
Eskaera zehatzak egingo dituzte larunbateko mobilizazio horretan: 2011 eta 2013ko pentsioen erreformen eta 2010 eta 2012ko lan erreformen murrizketak bertan behera uzteko; aurtengorako aurreikusitako murrizketa berriei uko egitea; gutxieneko pentsioak 1.080 euroan eta gutxieneko soldata 1.200 euroan bermatzea; soldata eta pentsioen genero arrakala amaitzeko neurri eraginkorrak; alarguntza pentsioaren %100 kobratzea; aurretiazko erretiroa 40 urteko kotizazioa zigortu gabe; iragarritako SPPren pribatizazio proposamenak baztertzea; eta, menpekotasun zaintzarako kalitatezko arreta, publiko eta unibertsala.
Eskaera horiekin bat egin eta Donostiara joatera deitu du pentsiodunen mugimenduak. Donostiara joateko arazorik balego, deialdia Oreretan mantenduko lukteela ere iragarri dute, egun eta ordu berean.