'The king', amets amerikarraren sustraietara bidaia
El Contraplanoko Ricardo Fernandezek hartuko du parte film emanaldiaren osteko solasaldian.
AEB Ameriketako Estatu Batuetara jo du oraingoan OzZinema Zineklubak, proposamen interesgarria eskaintzeko zinemaren jarraitzaileei. The King filma aukeratu du. Eugene Jarecki dokumentalista, Elvis Presley ikono erraldoiarena izan zen 63 modeloko Rolls Roycean sartu eta abeslariaren bizi ibilbidea egingo du, hasi jasio zen Mississippiko ehiztarien txabola txiroan, eta amaitu bihotzekoak jota hilda aurkitu zuten Graceland, Tenesseko bere luxuzko etxe erraldoiaren komunean. Ez da baina Jareckiren helburua abeslari ospetsuaren bizitza kontatzea filmaren bidez, AEBn bizi duten egoera politiko eta sozialean sakontzeko ariketa egitea baizik, komunitate afroamerikarraren musika kulturaren apropiazioaz edota Donald Trumpek bultzatutako muturreko nazionalismoa lehen lerroan jarrita.
Presley, amets amerikarraren metafora gisa aurkeztu du filmean Jareckik.
Emanaldia bihar izango da, osteguna, 19:00etan. Ondoren solasaldia egingo dute, eta parte hartuko du El Contraplanoko kide den Ricardo Fernandeze.
Sarrerak salgai daude 4 euroan, Niessen Kulturguneko leihatilan.