Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Andonaegiko guardaren etxea bulego bihurtuko dute lanek iraun bitartean

Auzoaren berroneratzeri ekiteko bulego berri bat gaituko du udalak. Obrak egitea hautatzen duten bizilagunek finantziazioaren zati bat jarri beharko dute.

Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/05/27

Trintxerpeko Andonaegi auzoa zaharberritzeko aurreikusitako lanak monitorizatzeko bulego bat gaituko du udalak Andonaegi Jauregiko guardaren etxean. Gune hori behar berrietara egokitzeko proiektu bat lizitatu dute, eta aste honetan bertan entregatuko diote dokumentua udalari; behin hori eginda, bulegoko obren lizitazioari “berehala” ekingo zaiola ziurtatu du Izaskun Gomez alkateak.

Hil erdialdean jakinarazi zuen udalak auzoa berroneratzeko plana martxan jarriko zela irailean, 8 milioi euroko aurrekontuarekin. Gomez alkateak argitu nahi izan du udalak ez duela bizilagunik behartuko euren etxebizitzetan lanik egitera, baizik eta norberaren hautua izango dela finantziazio hori baliatzea, edo ez. Obrak egiteko erabakia hartzen duten trintxerpetarrek finantziazioaren zati bat euren poltsikotik jarri beharko dute, eta administrazioak beste bat.

Alkateak argi utzi du adierazitako aurrekontua “behar handiena” duten jarduketei zuzenduko zaiela nagusiki; horien artean aipatu ditu, besteak beste, irisgarritasuna hobetzeko lanak, eraginkortasun energetikoa, edota suteen aurkako segurtasuna bermatzeko sistemak. Nabarmendu du hautua norberarena izango dela: “Udalak ez du inor behartuko ezertara. Diru hori zaharberritzeko jarduketei zuzenduta dago, baina interesik ez balego, finantziazioa beste esparru batera eramango litzateke”.

Andonaegi auzoaren berritzea ekintza plan zabalago baten parte dela azaldu du udalburuak, izan ere, Andonaegi, Poblado eta Salinas guneak zaharberritzeko proiektuak ia 25 milioiko aurrekontua baitu, eta udal arduradunak baietsi du finantziazio gehiago lortzeko lanean jarraituko dutela, posible balitz, baita Europako funtsetara joaz ere.

 

Erlazionatutako edukiaAndonaegi auzoa zaharberritzeko lanak irailean hasiko dira
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.