EH Bilduk bat egin du Ategorrietako sarraskia gogora ekartzeko lore eskaintzarekin
Gaur goizean egindako omenaldian izan dira Pasaiako alderdiko kideak. 90 urte bete dira Guardia Zibilak portuko zazpi langile hil zituenetik.
Gaur, maiatzak 27, 90 urte bete dira Guardia Zibilak manifestatzen ari ziren Pasaiako portuko zazpi langile hil eta dozenaka zauritu zituenetik Ategorrietako erlojuaren parean. Hori dela eta, jazotakoa gogora ekartzeko eta hildakoak omentzeko lore eskaintza egin dute Donostiako eta Pasaiako EH Bilduko zinegotziek.
Goizeko ekintzarekin batera, hemen klik eginda irakur daitekeen adierazpena jarri dute jendaurrean.