Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hasi du bidea Lekuonak

Txaloka hartu dute Lekuona Fabrikako langile eta arduradunek gaur 09:00etan sartu den lehen erabiltzailea.

Lekuona Fabrikaren lehen erabiltzailea sartzeko unea. Ikastera zihoan gaztea izan da.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/05/27

Bederatziak puntuan zabaldu ditu ateak Lekuona Fabrikak eta bertan arituko diren udal langile eta arduradunetako batzuk, txaloka hartu dute lehen erabiltzailea. Ikastera bertaratu da, eta harrituta jaso ditu txaloak. Tantaka iritsi dira, ondorengoak, eta egunkaria irakurtzen izan da bateren bat kristalera handi eta argitsuaren ondoan. Beste hirurak ere gazteak, guztiak azken solairura, liburutegiak isilean ikasteko eskaintzen dien espaziora jo dute.

Udalak dagoeneko bi aste darama bisita gidatuak egiten herritarrekin, Lekuona Fabrika bertatik bertara erakutsi, eta izan ditzaketen zalantzak argitze aldera. Oraindik ere antolatzen jarraitzen du eta erantzunarekin pozik azaldu dira, herritar ugari ari delako bisita eskatzen.

Lehen erabiltzaileak ikastera bertaratu diren herritarrak izan dira, oro har.

Langile eta arduradunak pozik fabrikarekin, gogotsu eta ilusio handiz ekin diote bidearen lehen eguna izango denari. Kulturaren erdigunea izango den fabrikak lehen hitzorduak ere zehaztu ditu. Gaur bertan, Plaza Gorrian —Lekuonaren bigarren solairuan—Doraemonekin filosofatu, 6 eta 9 urte bitarteko haurrak hausnartzen jartzeko saioa egingo dute 17:30etik 18:45era; plazak agortuta daude. Bihar, berriz, Plaza Berdean—Lekuonaren lehenengo solairuan— Luis Barriosen Artista liburuaren matxinada… saiakeran oinarrituta solasaldia eta azalpen didaktikoa antolatu dute 18:00etatik 20:00etara. Gaztelaniaz izango da. Bihar ere, 18:30ean, Plaza Luzean oraingoan —0 solairuan— Guzman Villardonen Memorias olvidadas poesia liburua aurketuko dute.

Larunbata eta igandean Sorlekua auditorioak lehen ikuskizuna hartuko du, 19:00etan: Iratxe Ansa dantzari errenteriarrak Igor Bacovichekin batera gidatzen duen Metamorphosis Dance konpainiaren Al desnudo dantza ikuskizuna —Gonbidapenak agortuta daude—.

Datorren asteko egitaraua:

Maiatzak 31

  • 16:00-18:00, Plaza Horia: Patchwork taldea. Patchwork-a gustuko dutenentzat sortutako taldea.
  • 18:00-19:00, Plaza Berdea: Aura komikiaren proiekzioa. Haurrengan epilepsiari buruzko sentsibilizazioa sortzeko ekitaldia. Elkar Dibulgatuz proiektuan txertatuta dago eta  Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak antolatutakoa da. Algara Clowneko pailazoak izango dira bertan.
  • 18:00-20:00, Plaza Horia: Patchwork taldea. Patchwork-a gustuko dutenentzat sortutako taldea.

Ekainak 1

  •  16:00-18:00, Plaza Horia: Patchwork taldea. Patchwork-a gustuko dutenentzat sortutako taldea.
  • 18:00-20:00, Plaza Horia: Patchwork taldea. Patchwork-a gustuko dutenentzat sortutako taldea.
  • 18: 30-20: 00, Plaza Gorria: Gaztelaniazko literatur solasaldia. Komentatu beharreko obra Santiago Lorenzoren Los asquerosos da.

Ekainak 2

  • 16:30-17:30, Plaza Horia: Euskarazko irakurketa errazeko taldea, Mintzalagun proiektua lagun duela.
  • 17: 30-18: 45, Plaza Gorria: Harry Potterrekin filosofatu. 10 eta 13 urte bitarteko neska-mutilek Hodwarts magia eskolan gertatzen diren abenturen inguruan hausnartuko dute. (Plazak agortuta)

Ekainak 3

  • 17:30-18:45, Plaza Gorria: Doraemonekin filosofatu. 6 eta 9 urte bitarteko haurrak hausnarketara gonbidatzen dituen jarduera. (Plazak agortuta)

Ekainak 4

  • 18:00-19:00, Plaza Horia: Euskarazko irakurketa errazeko taldea, Mintzalagun proiektua lagun duela.
  • 18:30, Plaza Luzea: Rosa Rubioren La casa del vampiro liburuaren aurkezpena.

Ekainak 5

  • 20:00, Sorlekua: Olatz Salvadorren kontzertua. Aho Uhal bere bakarkako ibilbideko bigarren diskoaren aurkezpena. Sarreren salmenta maiatzaren 27tik aurrera Lekuona Fabrikan, bibe.me webgunean eta Niessen Kulturguneko leihatilan (Alfonso XI kalea) 18:00etatik 19:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.