Igandean, Bizimartxa eta Altzate parkearen inaugurazioa
11:30ean Lezotik Errenteria-Oreretarantz bizikleta martxa egingo dute. 14:00etan, berriz, musika eta otartekoak izango dira Altzaten.
Hainbat herritar, Altzaten parkea atontzen. Artxiboko irudia da. “Espekulazioaren kontra eta Lobato Etxearen alde” Bizimartxa (bizikleta martxa) eta Altzate parkearen inaugurazioa (Altzate eremuan hainbat herritarrek atondutako gunean) egingo dituzte igandean.
Martxa 11:30ean aterako da Lezoko Gurutze Santuaren plazatik Errenteria-Oreretarantz joateko; 14:00etarako, berriz, parkearen inaugurazioa eta Pig nik-a (musika eta otartekoak egongo dira) planteatu dituzte deitzaileek.
