Ilargik kalean du 'Killasisa' albuma
Zortzi abestiko diskoa hainbat plataforma digitaletan zabaldu du sortzaile lezorrak. Aurrerago formatu fisikoan eskuratu ahal izango da.
Ilargi abeslari lezoarrak ametsa gauzatu du. Kalean du jada, hainbat plataforma digitalen bidez, Killasisa diskoa. Aurrerago formatu fisikoan jendartean zabalduko du. Zortzi abestiko diskoa da, Mutrikuko AME estudioetan grabatuak.
“Albumean, nire alde sentikorra eta alde kritikoa erakusten ditut, horregatik, gai sentimental eta sozialak lantzen ditut, ateratako singleetan ikus daitekeen bezala. Lehenak, Betirarte, maitasunari buruz hitz egiten du; bigarrenak (Agur), zerbaiti agur esateko beharrari buruz,; eta azkenak, Marea morea-k, genero indarkeriari buruz”, dio artista lezoarrak.
Diskoko abestiak biribiltzeko AME estudioko Haritz eta Iker Laurobaren laguntza izan du 2000. urtean jaiotako sortzaileak.
Ekainaren 4ko papereko astekarian HITZAk abeslariari egindako elkarrizketa publikatuko du. Han emango ditu Ilargik diskoaren eta bere musika ibilbidearen gaineko xehetasun gehiago.
Edonola ere, diskoaz gozatu nahi dutenek, honako plataforma digitaletan entzuteko aukera dute:
