Koronabirus positiboak nabarmen hazi dira Oarsoaldean
Astelehenetik ostegunera COVID-19ak hartu dituen herritarrak 67 izan dira Oarsoaldean. Joan den asteko epe berberean 36 izan ziren.
Aste honetan, astelehenetik ostegunera, Oarsoaldean koronabirusagatik gaixotu direnen kopurua 67 pertsonakoa izan da, 38 Errenteria-Oreretan, hemeretzi Pasaian, bederatzi Oiartzunen eta bakarra Lezon. Joan den asteko epe berberean (hilaren 17tik 20ra) 36 izan ziren birusak hartu zituenak. Beraz, azken asteetako beherakada eten egin da Oarsoaldean.
Jarraian, Oarsoaldeko lau herrietako tasak nahiz aste honetako kutsatuen bilakaera:
- Errenteria-Orereta. Tasa: 248 (igandean 246koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 2-7-13-16.
- Pasaia. Tasa: 203 (igandean 221ekoa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 3-4-6-6.
- Oiartzun. Tasa: 192 (igandean 125ekoa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 0-2-4-3.
- Lezo. Tasa: 115 (igandean 197koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 0-0-0-1.