Pala finala zuzenean jarraitu ahalko da sare sozialetan
Partida zuzenean jarraitzeko aukera eskainiko du EPLEk online.
Herriarteko Pala Txapelketaren Final handian izango da Errenteria. Donostiako Atano III frontoian jokatuko da igandean 11:15ean hasita, eta Andoain izango du aurkari Errenteriak. Partidak publikorik gabe dira, COVID-19a dela-eta, baina jarraitzeko aukera izango da zuzenean.
Horretarako Gazteleku Pilota elkartearen Facebook, EPLEren Facebook edo Twitter kontuetan sartu, edota EPLEren web orrian ikus daiteke partida.,,