Antxo AF-ko bigarren taldea finalerako sailkatu da
Areto futboleko bigarren taldeak finalean aurpegia emango du datorren asteburuan, joan den honetan 2-8 irabazi ondoren. Eskubaloian: lau partida.
Pasaiako kirolariek asteburu berezia izan dute joan dena. Oraindik lehian diharduen Antxo AF B-k Udaberriko Txapelketako finala jokatuko du hurrengo astean -lorpen makala ez, gero, kontuan hartuta aurten sortu dutela taldea-. Pasaia KE-ren lehen taldeko Carlos Garcia Fraile entrenatzaileak kargua utzi du, bost urte klubean egon eta gero.
Gizonen Gazteen Gorengo Mailako Sanpedrotarra txapelketarako faseko kanporaketan lehiatu da asteburu honetan, 3-3- berdinduz Amara Berriren aurka, baina penaltietan galduaz; Gizonen Gazteen Lehen Mailakoek 5-4 irabazi diote etxean Arrupe Chaminade A taldeari.
Areto futbolari dagokionez, lehian dihardute Antxoko areto futboleko bigarren taldeko gazteek, eta 2-8 irabazi zioten Jaixkiri joan den asteburuan, finalerako sailkatuz euren lehen denboraldian. Datorren astean izango dute azken partida hori, Lazkaoren aurka.
Eskubaloiari dagokionez, hona hemen Donibaneko lau taldeen asteburuko emaitzak:
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
Soraluce – Donibane, 31-28.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
Donibane B – Egia, 33-29.
Kadeteen Gipuzkoako Kopa
Donibane – Elgoibar 9-22.
Gazteen Gipuzkoako Liga
Hettich – Donibane, 24-24.